Mondraberri, 2013ko abenduak 6, ostirala
Kaltetu ugarik kalera atera ziren atzokoan ere, beraiei dagokiena aldarrikatuz. Hotzari aurre egiteko gaztainak banatu zituzten. Mobilizazioak eta bilerak iragarri zituzten.
Ordaindu plataformako kaltetu ugarik ez zuten hutsik egin osteguneroko zitari. Hotzari aurre egiteko, gaztainak banatu zituzten euren artean, iragarria zuten bezala.
Ordainduko lagunek iragarri zuen Biteriko kontzentrazioak egiten jarraituko dutela, ostegunero legez, gutxienez gabonak arte.
Plataformako kideek ez dute baztertzen beste era bateko protestak egitea. Edonola ere, “astero kalera aterako gara” ziurtatu dute.
Aldi berean, Ordaindu aztertzen dabil ea Mondragon Kongresuan eskaera bat egitea posible duen edo ez.
Mondragon Korporazioko lehendakariak, Txema Gisasolak, bide hori proposatu zien azaroaren 27ko bileran.
Bide horretan, Ordainduk bilera egingo du astelehen honetan Fagor Electrodomesticoseko Errektore Kontseiluarekin. Gauza bera egingo du Fagor Taldeko lehendakariarekin datorren astean ere.
Kontsumobide erakundearekin ere batzartuko da. Kontsumobide (Kontsumoko Euskal Institutua) iaz sortu zen, eta Gasteizko Gobernuko erakunde bat izan arren, bere burua autonomo eta independentetzat du. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak defendatzeko sortu zen.
Bileran plataformaren ordezkariek azalduko diote, lehen eskutik, zein den kaltetuen kinka, eta arazoa konpontzeko laguntza eskatuko diote.
Sigue leyendo