MONDRABERRI
Bi orduz batzartuta egon ondoren, Podemos Euskadi eta Ordainduko
ordezkariak pozik agertu dira bileran adostutakoarekin. Euskolegebiltzar
eratu berrian Ordainduren aldeko mozioa aurkezteko konpromisoari eutsi
dio Ahal Duguk.
Sigue leyendo
Bi aldeak pozik utzi ditu gaur goizean Arrasaten Podemos eta Ordainduko ordezkarien artean egindako bilerak. Kooperatibismoak egun bizi duen egoera izan dute hizpide bi orduz luzatu den bileran eta Ordainduren auzia dela eta, hainbat konpromiso adostu dituztela iragarri dute alde biek.
Bileran
parte hartu dutenen artean, Podemoseko hautagai Gipuzkoatik Amaia
Arkotxa pozik agertu da bileran adostutakoarekin eta legebiltzar berrian
Ordainduren aldarria defendatuko duen mozio aurkeztuko duela iragarri
du. Arkotxak esan du "Fagorrek bizi duen problematikari konponbidea
emateko konpromisoari eusten diogu, Euskadin Fagorrekin gertatzen ari
dena ezagutzera eman behar da". Fagor electrodomesticosetik
kanporatutako langileak ere izan ditu gogoan Arkotxak eta "beste
kooperatibetan kalitatezko lanpostu bat bermatu behar zaiela" esan du.
Ordainduko
Mikel Olabek ere bileraren balorazio positiboa egin du eta bertan
adostutako konpromisoen berri eman du: "Fagorren egoeraren inguruan
eztabaidatzen jarraitzeko prest agertu dira (Podemos-eko kideak), Fagor
electrodomesticosetik kanporatutako langileekiko konpromisoa hartu dute
eta azkenik, gure aldarrialegebiltzar berrira eramateko konpromisoa".
Bestalde, irailetik aurrera Podemosekin batera kooperatibaren inguruko
hainbat formakuntza saioa antolatuko dituztela iragarri du.
Zentzu
berean aritu da Igor Urizar Podemoseko zinegotzia eta gaurko bilera
"beste bileren linean, hots, bide onean" joan dela adierazi du.
Urizarrek esan du "Ordainduren aldarrikapenak entzuten jarraitu
ditugu eta justizia sozialaren bidean, euren aldarrikapenak
defendatzen". Hauteskundeak ere izan ditu hizpide zinegotziak "beste
klabe batean egiten diren hauteskundeak" direla azpimarratuz,
"irabaztera aterako direla" iragarri du, "ezkerreko gobernu baten alde,
justizia sozialaren alde."