Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa eskatu diote Mondragoni Ordainduko kideek

Elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa eskatu diote Mondragoni Ordainduko kideek

Mondraberri, 2014ko maiatzaren 8a, eguena

Biteri Plaza eta Mondragon taldearen egoitza nagusia lotu dituen manifestazioa egin dute gaur goizez Ordaindu plataformako kideek. Gaurkoan Edesako itxieragatik kaltetutakoen Eskuratu elkarteko lagunak ere manifestazioan izan dira, MCCko zuzendaritzari "elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa" eskatzen.
Manifestazioan "Así, así, ni un paso atrás es nuestro direno lo tienen que pagar", "Queremos que nos paguen, lo que nos han robado" edo "Mientras no haya negociación, movilización" moduko leloak entzun ahal izan dira. Mondragon taldeko arduradunen kontrako ohiu eta lelo ugari ere bota dituzte.

Olandixon irakurri duten oharrean bi plataformek Fagor Etxetresnak eta Edesako itxierak sortutako egoera konpontzeko deia luzatu diote MCCri. "Konponbiderik ez badago gure iragana, oraina eta etorkizuna suntsituko dituzte" diote testuan. Ildo horretatik jarraituz, Mondragon taldea Fagor Etxetresnak eta Edesa enpresen "hondamendi ekonomikoaren erantzule" dela esan dute, "50 urte baino gehiagoz ekinaren ekinez irabazitako ospea hipotekatu" dutela argudiatuz.

Hau gutxi balitz korporazioa "obskunrantismoaren eta barruko demokraziarik ezaren" erantzule dela uste dute Ordaindu eta Eskuratukoek. Beraiek diotenez "bazkideei egoeraren larritasuna ezkutatu zaie, enpresaren azken urteotako kudeaketan inbertsio abenturazale eta suizidak" egin eta gero. Erantzule hauek "izen eta abizenak dituztela" gogoratu, eta egin dutena "zigorrik gabe geldituko ez dela" ohartarazi dute. Ordaindu eta Eskuratu plataformetako kideek gainera "aurrezkiak lortu arte" borrokan jarraituko dutela esan dute.
Behin Olandixoko egoitzan egin duten kontzentrazioa amaituta, Biteri plazara itzuli dira manifestazioan bi plataformetako kideak.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.