Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Ordainduk bilkura-gaztainjana egingo du ostegunean Biterin

Ordainduk bilkura-gaztainjana egingo du ostegunean Biterin

Mondraberri,  2013ko abenduak 3, asteartea

Ostegunero legez, plataformak kalean exijituko du fondo bat sortzea, hain justu, ehunka kaltetuek dagokiena berreskura dezaten. Instituzionalki, bilerak egingo ditu Kontseilu Errektoreaz, Fagor Taldeaz eta Kontsumobiderekin. Ordaindurekin harremanetan jartzeko, ordaindu123@gmail.com helbidera idatzi. Elkarte eratu nahi da, “amankomunean, solidarioki eta kooperatiboki lan egiten ikasteko era bat” izango delarik.


595.Fagor.Ordaindu.Kontz2.13.11.28. (id: 7637265)

Ostegunero legez, Ordainduko kaltetuek kontzentrazioa egingo dute Biteri plazan, ostegun honetan, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara.

“Gure asmoa da – baieztatu du Ordainduko ordezkari Mikel Olabek – presionatzen jarraitzea bai Fagor Electrodomesticoseko zuzendaritza, baita MCC ere, fondo bat sor dezaten, guri bueltatzeko kooperatibari eman genizkion produktuak, aurrezle bezala”.

Ostegun honetan ere hotz egingo duenez, kontzentrazioa egingo dutenek gaztainak jango dituzte. “Ekitaldi hau erabat zabalik dago kaltetu guztiei”.

Hortaz gain, Ordaindu kontaktuan jarriko da, hurrengo egunetan, Fagor Electrodomesticoseko Kontseilu Errektoreko lehendakariarekin, Fagor Taldeko Kontseilu Orokorreko lehendakariarekin eta Kontsumobiderekin.

Ordaindurekin harremanetan jarri nahi baduzu, ordaindu123@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke. Mezuan jar dezakezu telefono zenbakia, izen-abizenak, zure helbide elektronikoa edo zure inguruko batena.

Ordainduk pausoak eman nahi ditu elkartea legalizatzeko, “gure dirua lortze aldera borrokatzeko eta soluziobide bat emateko kalean geratu den jendearen egoera dramatikoari. Noski beraien arazoarekiko sentiberak gara”.

“Lan egiteak Elkarte batean lagunduko gaitu gure eskaerak lortzen, baina ikuspuntu orokorrago batean, amankomunean, solidarioki eta kooperatiboki lan egiten ikasteko era bat da. Arazo guztiek izan dezakete euren alde positiboa, eta hau bat izan daiteke, enpatia sentitzen ikasteak bizitzarako baliagarria da”.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.