Mondraberri / 2014ko uztailak 17, osteguna
Elkarteko lagunek elkarretaratzea egin dute "Administrazio Konkurtsalak
gu entzun eta inork bazterrean ahantzita utz ez gaitzan".
Elkarteko zenbait kidek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Donostiako Justizia Auzitegiaren aurrealdean.
Ordainduko
kideek gogora ekarri dute eurak izan zirela "gure lanaren eta
aurrezkien bidez, Fagor Electrodomesticos eta beste kooperatiba batzuk
garatzen lagundu, lanpostuen sorrera bultzatu eta Mondragon
Korporazioaren kooperatiba-proiektua bera ere ahalbidetu genuenok".
Hau
kontuan hartuta, "gure ahotsa altxarazi nahi dugu, Administrazio
Konkurtsalak entzun eta inork bazterrean ahantzita utz ez gaitzan".
Fagor Electrodomesticoseko eta Mondragon Korporazioko zuzendaritzek kooperatiba
Hartzekodunen Konkurtsora aurkeztea "erabaki traumatikoa eta okerra" bezala definitu dute.
Ordainduren
hitzetan, "MCCk Fagorrentzako bideragarritasun-plana eta erreskatea
bultzatu izan balu, gaur egun Espainiako edo nazioarteko enpresei
eskaini nahi zaizkien jarduerari eta lanpostuei eusteko aukera egongo
zen".
Alabaina, "nahiago izan zuten jarduera hori alboratu, gaur
egun diru gutxiegi irabazten duelako ustean", kontuan hartu gabe
"hainbat eta hainbat langile, aurreztaile txiki, bazkide eta erretirodun
babesgabe utzi eta porrotera, porrot ekonomikora eramango zituztela".
Gaur egun "oraindik ere, bazkide gehienek eta
gizarteak oro har, ez dakizkite zeintzuk izan ziren
Konkurtsora jotzeko benetako arrazoiak".
"Ezin
da onartu lanean emandako bizitza osoko aurrezkiak desagertzea,
kooperatiba egokiaren izenean jarri ez direlako eta tartean amarru
juridikoak egon direlako".
Testuinguru honetan, Ordainduko lagunek
"Justizia Administrazio konkurtsalari eta Merkataritza Alorreko Epaileari eskatzen dizkiegu". Halaber, erantzukizunak eskatzen dituzte.
Ordaindu
elkartea 700 hartzekodun baino gehiagok osatzen dute, eta 40 milioi
euro zor zaizkie. "Agerian dagoenez, borrokatzea baino ez dugu".
Sigue leyendo