Mondragon kaltetuei ordaintzeko fondo baten aurka dago

Mondraberri, 2013ko azaroak 28, osteguna

Bilerak 3 orduko iraupena izan zuen, Korporazioaren egoitzan. Bi aldeek hartu-emanetan jarraitzeko borondatea agertu zuten. Fagor Electrodomesticoseko 800 pertsona kaltetuta daude, borondatezko ekarpenen eta kapital sozialeko maileguen auzian.


Ordaindu plataformak eskatuta, atzo arratsaldean bilera egin zuten Ordainduko ordezkariek eta Mondragon Korporazioak.

Bertan Txema Gisasolak (2011ko azarora arte Fagor Electrodomesticoseko zuzendari nagusia izandakoa eta egun Mondragon Korporazioko lehendakaria) Fagor Electrodomesticoseko kaltetuei ordaintzeko fondo baten aurka agertu zen.

Bilerak 3 orduko iraupena izan zuen, eta Mondragon Korporazioaren egoitzan gauzatu zen.

Bileran hizpide izan zuten batez ere borondatezko ekarpenen eta kapital sozialeko maileguen itzulketa.

Ordainduko plataformak Gara egunkariari ezagutzera eman zion Mondragon Korporazioko Kontseilu Errektorearen erantzuna “negatiboa” izan dela. Gogoan izan behar da 87 milioi euro zor zaizkiela kooperatibako 800 kalteturi.

Korporazioak “onartu du arazoa dagoela, ez bakarrik Fagor Electrodomesticosen, baita beste kooperatiba batzuetan ere”, adierazi du Ordainduk.

Bi aldeek hartu-emanetan jarraitzeko borondatea agertu zuten, soluzioak lortze aldera.

Bide horretan, bi aldeek hitzartu zuten bilera bat egitea hilabete bateko epean. Bitartean, Ordainduk jarraituko du bilerak egiten erakunde publikoekin. Baita mobilizatzen ere, esate baterako:

Gaur (osteguna) elkarretaratze irekia egingo da Biteri plazan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, justizia aldarrikatuz.
Sigue leyendo

Ordainduk kalean eta Parlamentuan justizia exijitu du [Bideoa]

Mondraberri,  2013ko azaroak 27, asteazkena

Ordainduko ordezkaritzak Legebiltzarrari eskatu zizkion erabaki parlamentario bat, laguntza Mondragonek fondo bat sor dezan, baita konkurtso administratiboan “zentzuzko orden” bat jarrai dadila.
595.Fagor.Ordaindu.Parl.Bar (id: 6557720)



Kaltetu ugari abiatu ziren Garibaitik atzo eguerdian Gasteizerantz, bi autobusetan, Parlamentuaren kanpoan eta barruan justizia eskatzeko.

Kanpoaldean kaltetu ugarik kontzentrazioa egin zuten, besteak beste, "¡Devolvednos nuestro dinero!" oihukatuz.

Ordainduko ordezkaritzak (Isidro Sanchez, Mikel Olabe eta Itziar Gabilondo) Parlamentuaren barruan, zehazki, Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako Batzordean.

Plataformak salatu zuen kaltetuek jasaten duten egoera “larria, ilegala eta babesik gabekoa”. Kontuan hartu behar da erretenitutakoa 87 milioi euro direla. Ordainduk Legebiltzarrari 3 eskaera nagusi egin zizkion:
  • Parlamentuak erabaki bat hartzea, kausa honen alde
  • Parlamentuak Mondragoni eska diezaiola fondo bat sortzea
  • Parlamentuak eskatzea konkurtsoko administratzaileei “zentzuko orden” bat jarrai dezan
Era berean, kaltetuen plataformak dei egiten du gizarteak hausnar dezan Fagor Electrodomesticosen itxieraren inguruan.

800 pertsona daude kaltetuta zuzenki kapital sozialaren eta borondatezko ekarpenen arazoan. “Gure lanpostutik kanpo geratzeaz gain, arazo mingarri hau pairatzen” dute.

Kinka honetara heltzeko, Fagor Electrodomesticoseko “Errektore Kontseiluak (MCCren adostasunarekin)” eta “inolako batzarrik egin gabe, erabaki zuen ez itzultzea” bazkide inaktiboen eta laguntzaileen maileguak eta borondatezko ekarpenak.

Gainera, “ez dugu inolako informaziorik jaso” eta “ez digute inolako bermerik eman”. Horregatik ehunka bazkide egoera larrian daude, eta “familia askorentzat hondamendia izango da”.

Hori ebitatzeko, Ordaindu plataforma sortu zuten, Errektore Kontseiluarekin bilera egin zuten, nahiz eta “gauza handirik atera ez genuen”.

595.Fagor.Ordaindu.Parl.Kal (id: 6590620)
Elkarrizketatu dira ere Mondragon Korporazioarekin eta Gasteizko Gobernuarekin. “Gure ustez ez da onargarria, ezta etikoa ere, begirunerik gabeko tratu hau, are gutxiago kooperatiba batetik etorrita”.

Azpimarratu duten bezala, “gure esku dagoen baliabide guztiak erabiliko ditugu justizia lortzeko”.

Ordainduko ordezkaritzak Legebiltzarrean harrera “oso ona” jaso zuen, baina ez zuten konpromiso irmorik jaso talde politikoengandik.

Ordainduk helburu du Mondragon Korporazioak “berak aurre egin diezaiela gure eskaerei eta beraien defendatzailea izan dadila, gure dirua ez itzultzeko erabakiaren erantzulekidea delako”.

Ordainduko ordezkaritza gaur arratsaldean bilera egingo du Mondragon Korporazioarekin.




Sigue leyendo

Ordainduk fondo bat sortzea exijituko dio Mondragoni

Mondraberri 2013ko azaroak 21, osteguna

Kontzentrazioan aldarrikatu dute euren aurrezkiak itzul diezaietela. Mondragonek bilera egiteko borondatea agertu du.



Ordaindu plataformako 100 pertsona baino gehiagok parte hartu du Biteri plazan, gaur arratsaldeko bilkuran.



Ordainduko batzordeak beste kaltetuei azaldu die Mondragon Korporazioak erantzun duela bilera egiteko prest dagoela.



Bilera hau asteartean egitekoa zen, baina Ordainduk ezingo du, Gasteizko Parlamentuan saioa izango duelako.



Bi aldeak geratu dira beste egun batean, baliteke datorren astean, bilera egiteko. Ordainduk Mondragoni exijituko dio fondo bat sortu dezala, hain zuzen, kaltetuei aurrezkiak itzultzeko. “Itzuli gure aurrezkiak!” oihukatu dute gaurko bilkuran.



Sigue leyendo

Ordaindu komisioa Eusko Legebiltzarrera joango da martitzenean eta autobusa antolatu dute

Mondraberri 2013/11/21

Martitzenean joango dira Gasteizera eta kaltetuen egoera azalduko dute bertan. Talde parlamentarioaren babesa lortzen saiatuko dira. Autobusa Garibaitik irtengo da, eguerdiko 14:30etan, eta joateko interesa daukatenek aurrez izena ematea eskatzen dute.


595 (id: 8370594)

Fagor Etxetresnaken gainbeherak hainbat kaltetu eragin ditu gure inguruan eta tartean dira Kapital Sozialerako Maileguengatik eta Borondatezko Diru-ekarpenengatik kaltetuak daude. Ordaindu komisioak biltzen ditu hauek eta urriaren 28an, hedabideen aurrean agerraldi publikoa egin zutenetik, hainbat mobilizazio eta bilera eraman dituzte aurrera. Oraingo honetan, komisioko ordezkari batek adierazi digunez, datorren martitzenean, hilaren 26an, Eusko Legebiltzarrera joango dira, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Batzordearekin batzartzera.

Ordaindu komisioak autobusa antolatu du Gasteizera joateko eta kaltetu guztiei dei egiten diete bat egitera. Parlamentura joateko interesa daukatenek 943 03 95 09 telefono zenbakira deitu beharko dute astelehena baino lehenago lekua hartzeko. Autobusa martitzenean irtengo da Garibaiko geltokitik, eguerdiko 14:30etan. Ordaindu komisioko ordezkari batek adierazi digunez, bertan Kapital Sozialerako Maileguengatik eta Borondatezko Diru-ekarpenengatik kaltetuen egoera azalduko dute eta talde parlamentarioaren babesa bilatuko dute.

Honez gain, Ordaindu komisioko kaltetuek kalean jarraituko dute, beren egoera salatzen. Hala, aurreko bilera batean jakinarazi zuten moduan, eguenero Biteri plazan elkarretaratzea egingo dute arratsaldeko 18:00etan. Hala, gaur bertan izango dira Ordaindu komisioko kideak. 
Sigue leyendo

Ordainduko kaltetuak azaroaren 14an batzartuko dira Kulturaten

Mondraberri, 2013ko azaroak 8, ostirala

Bileretan egoera elkarrekin analizatuko dute, Kulturaten. Datorren astelehenean Ordainduren ordezkaritzak Jaurlaritzako ordezkaritza batekin bilera egingo du.


500.Ordaindu.Bilera.13.10 (id: 4865836)

Fagor Electrodomesticoseko kapital sozialeko eta borondatezko ekarpenen arazoko kaltetuek datorren ostegunean (azaroak 14) bilera egingo dute.

Bertan egoera analizatuko dute Kulturaten. Pertsona kaltetu asko direnez, bilerak bi deialdi izango ditu: lehena goizeko 9:30ean eta bigarrena goizeko 11:30ean.

Ordaindu kolektibotik adierazi digute astelehenean (azaroak 11) bilera egingo dutela Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuarekin (Juan Maria Aburto). Baita Jaurlaritzako Ekonomia Garapenen eta Konpetitibitate sailburuarekin (Arantza Tapia) ere.

Jaurlaritzako ordezkariei laguntza eskatuko diete eta kaltetuen kinka larria bertatik bertara azalduko diete.
Sigue leyendo

Ordainduko kaltetuei "ezingo" diela lagundu erantzun die Jaurlaritzak

Mondraberri, 2013ko azaroak 12, asteartea

200 kaltetuen ordezkaritzak bilera egin zuen atzo Jaurlaritzako Arantza Tapia eta Jose Maria Aburto sailburuekin.
Ordaindu kolektiboak 200 bazkide inguru elkartzen ditu, zehazki, kapital sozialaren eta borondatezko ekarpenen auzian kaltetutako 200 bazkide. Atzokoan Ordainduko ordezkariek bilera egin zuten Bilbon Eusko Jaurlaritzako Arantza Tapia eta Juan Maria Aburtorekin. Tapia Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko sailburua da, eta Aburto Enpleguko sailburua. Bileran euren bi kontseilarik ere parte hartu zuten. Ordainduk azaldu zien kaltetuen kinka larria, eta laguntza eskatu zien, Jaurlaritza delako Fagor Electrodomesticoseko hartzekodunetako bat.
Jaurlaritzak, baina, erantzun zion berak "ezingo" diela lagundu hartzekodunen lehiaketan, horko erabakiak administradoreak hartzen baititu.
Ordaindu kolektiboa eskaera egitekoa da Mondragon Korporazioarekin bilera egiteko. Fagor Electrodomesticosek interesa agertu du Ordaindurekin biltzeko.

Sigue leyendo

Ordainduk Aburto sailburuari transmitituko dio kaltetuen angustia

Mondraberri,  2013ko azaroak 7, osteguna

Gero eta kinka larriagoan daude Fagor Electrodomesticoseko kapital sozialaren eta borondatezko ekarpenen gaiko kaltetuak. “Angustia, bazterketa eta itxaropen falta” jasaten dute. Gasteizko Parlamentuan ere hitza izango dute.


590.Ordaindu.Plataforma (id: 1796579)

Ordaindu kolektiboak elkartzen ditu 200 bazkide inguru, kapital sozialaren eta borondatezko ekarpenen gaian kaltetutako 200 lagun.

Euren kinka larritzen ari da, kooperatibaren gainbeherarekin batera. Horregatik, Ordainduk eskatu du bilerak egitea:

- Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuaz (Juan Maria Aburto)
- Jaurlaritzako Ekonomia Garapenen eta Konpetitibitate sailburuaz (Arantza Tapia)
- Gasteizko Parlamentuan
- Mondragon Korporazioaz

Juan Maria Aburtorekin astelehen honetan bilduko dira, eta Gasteizko Parlamentutik ere baiezko erantzuna jaso dute.

Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako ordezkaritzari transmitituko diote Fagor Electrodomesticoseko ehunka familiek eta langilek jasaten duten angustia, bazterketa eta itxaropen falta.

Era berean, salatuko dute "enpresak eta MCCk berak egoera ez gizatiarrean uzten gaituztela".

"Ulertzen dugu soluzioa, neurri batean behintzat, Fagor Electrodomesticos bizirik irautetik etor daiteke. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak asko egin dezake".

Nola? "Kooperatibaren biziraupenerako baliabideak jarriz, eta soluziorako jokabide bat izanik, balizko desagerpenaren aurrean".

Arazoa ez da atzo goizekoa: "Orain dela urtebetetik aldarrikatzen gabiltza Kapital Sozialari egindako Maileguak eta Borondatezko Ekarpenak bueltatzea". Ekarpen hauek dira diru gehien suposatzen dutenak, eta "ilegalki erretenituta" dago.

Enpresak kaltetuei erantzuten zien "kapitalik ez zuela, nahiz eta denok jakin kapitala bai sartu zela enpresan, MCCren aldetik eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik".

Ordainduk planteatu dituenean "demanda judizialak, ia mehatxu egin dute, erantzuten insolbentzia egoeran deklaratu dezaketela euren burua".

Langileei, alargunei, seme-alabei,… bueltatzen ez zaien "kopurua 100.000€, 200.000€, 300.000€… dira. Belaunaldi ezberdinen aurrezkiak, bizitza oso baten aurrezkiak".

Ondorioz, "egoera pertsonal jasanezinak daude, kooperatibari frogatu zaizkionak eta frogatu ahal zaizkionak ikusi nahi duen guztiari". Pertsona hauek "osasun arazoak eta desgaste morala" sufritzen ari dira.

Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzari larrialdiko laguntza deia egiten diete. "Arazo hau MCCk nahi du desagerraraztea hartzekodunen lehiaketa batekin".

Kontuan hartu behar da Jaurlaritza, instituzioa izateaz gain, Fagor Electrodomesticoseko hartzekodunetako bat dela, eta argi dago presente egongo dela Hartzekodunen Lehiaketan.

"Gu [Ordaindu] indibidualki hartzekodunak gara, baina ez dago argi pastelaren banaketan egongo garenik, nahiz eta globalki 83 m euroko kapitala suposatzen dugun".

Horregatik, Eusko Jaurlaritzari bileran eskatuko diote "gure alde egitea, pertsona indibidualak garenez, [kooperatibaren] likidazioa gertatuko balitz".

Ordainduko kideak prest agertu dira "borrokatzen jarraitzera gure dirua itzultzen diguten arte. Edozertarako prest gaude, gose-grebak barne".
Sigue leyendo