Fagor Electrodomesticos hartzekodunen Lehiaketan 2013ko urrian sartu zen. Mondragon Taldea, bere baloreen aurka, eta kooperatibismoaren elkartasun printzipioen aurka, erortzen utzi zuen jatorrizko kooperatiba, hain zuzen, lanaren eta kapitalaren banaketan laguntzak sustatu zituen kooperatiba. Horren ondorioz, 2.000 pertsona baino gehiagok euren lanpostua galdu zuten (eta gutxi gorabehera beste 2.000 pertsonak zeharka: FEDentzat lan egiten zuten enpresak eta jendea). Baina hortaz gain 1.000 milioi € galdu ziren instituzioekiko, bankuekiko, hornitzaileekiko eta aurrezle txikiekiko zorretan.
Kultur kooperatiboarekin hazi ginen. 1.000 pertsona inguru gara, adinekoak denak, jende xumea eros-ahalmen handi gabekoak, eta bere bizitzako aurrezkiak kendu zaizkigu. Mondragon Taldearekin hitz egiten ahalegindu gara, eta beti ezetz erantzun du. Horregatik guztiagatik 2015eko azaroaren 27an demanda bat aurkeztu genuen Bergarako epaitegietan; oraindik ez dugu igaro aurretiko bista. Taldeak bere abokatu propioak ditu baina Euskadiko bufete entzutetsuena eta garestiena kontratatu dute. Ez dute egia azalaratzea nahi. Amarru legal guztiak aurkeztu dituzte prozesua luzatzekoeta baliogabetzeko, adibidez kreditu-tipoen banaketa eta oinordekoen legitimitatea. Prozedimentuaren konplexutasunaren ondorioz, eta Korporazioaren presioen ondorioz, epaitegi ezberdinak saiatu dira gai honetatik irteten. Horregatik, urte eta erdi igarota, instrukzio epaitegia aldatu digute. Epe honetan soilik 10 auzi-jartzaile hil dira. Gainera, auzi-jartzaileak presionatu dituzte, birkokapena edo barne-promozioa ukatuz. Auzi-jartzaileei eta euren familiei ukatu dizkiete, demanda kendu dezaten.
Kooperatibaren balore nagusiak, jatorrian, ondokoak ziren: lana, zuzentasuna, zintzotasuna eta hitzemandakoaren balorea. Zuzendaritza langileengandik hurbil zegoen. Orain zuzendariak ekonomiatik datoz, eta ingeniaritza finantzieroan eta marketinean (propagandan) adituak dira. Gestore berriak iritsi zirenean, zabalkunde eta hazkunde kanpainak hasi zituzten, arazoetan zeuden enpresak erosiz, Brandt adibidez. Ez ziren irensteko gai izan, eta Mondragon Korporazioaren esku-hartzearekin, gero eta gehiago zorpetu ziren. Balantzea jasanezina izan zenean, ingeniaritza finantziario operazio bat diseinatu zuten. Konpainia jausten utzi zuten,erosia izan zen bere balioa baino askoz gutxiagogatik, eta jausten utzi zutenzuzendari berberek konpainia berriko gestorak bezala sartu ziren. Gainera, komunikazio kanpaina bat abiatu zuten, eta horren arabera, pertsonak (gure aurrezkien galeraren kaltetu nagusiak garenak) "kapitalista gaiztoak" gara, eta eurak enpleguaren defendatzaileak dira. Gure aurrezkiak aldarrikatzen gabiltza, gure kooperatiban inbertitzeko eskaturikoak. 2013an kobratu behar genituen "gehiegizko" interesak %4koak ziren, hau da, Eusko Jaurlaritzako edo Nafarroako Gobernuko edozein bono bezalakoak edo txikiagoak. %4ko interesa oso txikia zen konparatuta espainiar enpresa handien orduko bono korporatiboekin.
Egun hauetan CNA Taldearen egoera agertu da eszenatokian. Egungo egoera"iragarritako heriotza" baten ondorioa baino ez da. Batzuek kolapso hau aurreikusi zuten Cata ezezagun bat eszenatokian agertu zenean; agerikoa zen, arrain txikia arrain handia jaten duen istorioa zen. Garai hartan Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak CNA taldea aurkeztu egin zuten enpresa fidagarri, kaudimendun, serio eta Fagor Electrodomesticosentzako konponbide on bezala. Horrela, Fagorren aktiboen erosketako lehiaketa irabazi zuen. Kataluniarrak babesten zituzten bankuen 'pool' batek, kooperatibako zuzendari batzuek eta Mondragon Talde bereko enpresa hornitzaileek.
Prozesu honetan puntu ilun asko daude: Fagorren aktiboak adjudikatzea 2014ko otsailean 3.000 euroko kapitalarekin sortutako enpesa bati; Fagorreko zuzendari batzuk CNAn sartzea adjudikazio baino lehen; Fagorreko zuzendari esanguratsuek Administrazio Konkurtsalari CNA aukeratu zezala "aholkatzea"; zuzendari horiek Edesa Industrialeko Administrazio Kontseiluan sartzea; Mondragon Taldeko kooperatiben osagaien hornikuntza... Azken emaitza izan da, eskuliburu kapitalistaren eredua, 2.000 langile eta 1.000 milioi euroko pasiboa zituen enpresa bat egotetik, 350 langile eta 100 milioi euroko pasiboa duen enpresa bat egotera. Teorian kudeatzeko askoz zailagoa. Horrela, Mondragon Taldeak enpresa bat berregituratu du, atzeko atetik, aurrez aurre berregituratzera ausartu ez zelako. Ondorioz, 1.700 langilek euren lanpostua galdu dute, eta 900 milioi euro desagertu dira; tartean gure aurrezkietako 50 milioi euroak. EZ, helburuak EZ ditu bideak justifikatzen.
MCC Ordainduren eta Eskuraturen aurkako maniobrak egiten dabil maila ezberdinetan. Aktibo diharduten auzi-jartzaileak presionatzen ditu, euren lanpostuak gal ditzaketela presionatuz. Aktibo diharduten bazkideak konbentzitzen saiatzen da esanez, Ordainduk eta Eskuratuk epaiketa irabazi ezkero, bazkideek eurek ordaindu beharko dutela, baina ez dauka zertan horrela izan. Guk gure aurrezkiak aldarrikatzen ditugu MCCren funts propioetatik.
MCCk prozesu judiziala luzatzen eta oztopatzen dihardu, eta bitartean guk sinesten dugu justiziak aurrezle txikien argudio zintzoak ulertuko dituela. Arrazoia daukagula erakustera, eta gure bidezko exijentziak kalean eta epaitegietan agerikoak egitera bideratuko ditugu gure ahalegin guztiak. Oso irmo, sinetsita eta iraunkortasunez.
Arrasate, Iraila 2017