MONDRABERRI Testua: Gontzal Landa Herbias / 2016ko otsailak 12, ostirala
Elkartearen pankartak leku publikoan zeuden
Ordainduko bi lagunek ikusi zuten Ausolaguneko langile batek pankartak kentzen ziharduela, Aretxabaletako saihesbideko zubian. Elkarteak iragarri du adierazpen askatasunaren alde "zorrotzak izango garela". Hala, manifestazioa antolatu du Mondragon Korporazioaren egoitzaren aurrean ostegunean protestatzeko.
Ordainduk atzo arratsaldean ohiko manifestazioa egin zuen, eta bertan salaketa publiko bat egin zuen Biteri plazan:
Atzo goizeko "10:15ak aldera Ausolaguneko langile batek kentzen ziharduen Ordainduk Aretxabaletako saihesbideko zubian jarritako bi pankarta. Ez da ahaztu behar leku hori publikoa dela".
Ordainduko bi lagunek eskatu zioten pankartak eurei itzultzea, "baina berak ezetz erantzun zuen. Langileak Ausolagunera deitu zuen, eta enpresako arduradunetako batek agindu zion pankartak berarekin eramatea".
Ondoren, "Ordainduko ordezkaritza bat saiatu zen Ausolaguneko arduradunetako batekin harremanetan jartzen, azalpen eske, baina ez zuen erantzunik jaso".
Ordainduk adierazitakoaren arabera, "argi dago pankartak kentzeko agindua MCCk eman zuela".
"Gure ustez, gertaera honek kooperatiben arteko gatazkara darama. Guk jarraituko dugu pankartak jartzen, eta Ausolagunen eta MCCren jarrera bada adierazpen askatasuna ez errespetatzea, euren aurrean manifestatzera ere joango gara".
Ordainduren hitzetan, "ideia ezberdinen zirkulazioa beharrezkoa da komunikabideetan ere, eta MCCk Euskadiko hainbat hedabide ezberdin entxufatuta dauzka".
Iragarri duenez, "gu zorrotzak izango gara, kooperatibismo demokratikoak adierazpen askatasuna errespetatu beharra dauka".
Zentzu horretan, datorren ostegunean, otsailaren 18an, Mondragon Korporazioaren egoitza aurrean protesta egingo du.
Mobilizazioa goizeko 11:00etan abiatuko da Txitxinpe ingurutik, eta Mondragon Korporazioaren egoitzaraino igoko da.
Pankarten gaira itzulita, Mondraberri.eus egunkaria harremanetan jarri da Ausolagun eta Mondragon Korporazioarekin, beraien ikuspuntua jakin guran. Ausolagunek erantzun du nahiago duela erantzunik ez ematea.
Sigue leyendo