Mondraberri / 2014ko irailak 24, asteazkena.
Ordaindu elkarteak Ez Ohiko Batzar Orokorra egin du Amaian. Ordainduren abokatuak kaltetuei adierazi die “lehiaketa konkurtsaletik ezer gutxi lor dezakezuela”, baina jakitera eman du Ordainduren abokatuak bide judizial gehiago aztertzen dabiltzala. Ordainduk iragarri du lehendakariarekin bilera egin nahi duela, sare sozialetan presentzia handituko duela eta mobilizazioei eutsiko diela.
Ordaindu elkarteak Ez Ohiko Batzar Orokorra egin du gaur goizean eta eguerdian, Amaia Udal Antzokian.
Batzarrean 375 bazkide inguru izan dira, hitza hartzeko aukera izan dutelarik, eta mahaian ondoko kideak izan dira [ezkerretik hasita]:
Bazkideei ere sarritan hitza eman zaie, eta zenbait bazkidek euren iritziak, proposamenak,... azaldu dituzte.
Batzarraren helburu nagusia izan da “Ordaindu erreminta bezala prestatu, hobetu, zorroztu,… barrura begira parte-hartzaile izateko eta kanpora begira eraginkorra”.
Elkarte hau adineko pertsonek osatzen dute batez ere, eta hain zuzen, dei egin dute “eskarmentu, esperientzia hau baliatzera, ikuspuntu positibo batekin, baina lelokeriatan erori gabe”.
Batzarraren hasieran, Jose Mari Bellidok aurreko Batzar Orokorraren akta irakurri du, eta batzarrak ontzat eman du.
Egungo egoeraren analisia egin dute, salatuz Fagor Etxetresnen hazkundea “bertikala izan zela, horizontalagoa izan ordez”, euskal kooperatibagintzako zenbait adituk adierazi izan duten bezala.
Hortaz gain, Ordainduk gogora ekarri duen bezala, Bideragarritasun Planak jasotzen du “eurek gure produktuen ordainketa atzeratu behar zutela…”.
Ordainduk gaitzetsi du “ustez, Fagor Etxetresnetako zuzendaritzakoek balantze ekonomikoak manipulatu izan, eta gardentasun falta”. Baita ere Mondragon Korporazioak “ustez, kooperatiba porrotera eraman” izana.
Ordainduri ulergaitza egiten zaio Cata enpresa “Fagor Etxetresnak baino txikiagoa dena, proiektuaren errentagarritasuna lortzea, eta hemengo beste batzuk ez”.
Badirudi egun Mondragon Korporazioan “anaien arteko gerra bat” dagoela, “batzuk MCCren boterea handitzearen alde daude, eta beste batzuk botere hori apaltzearen alde. Guk nahi dugu MCCk jarrai dezala, horiek gurekin negoziatzera eseri beharko direlako”. Soluzioa lortzeko asmoz, Ordainduk kontaktu instituzionalak areagotuko ditu:
Kontuan hartu behar da Ordainduk 700 bazkide inguru dituela, eta Basauriko Eskuratuk 300 bat.
Gai legalei buruz Asun Gonzalez eta Jone Beldarrain abokatuak azalpenak eman dituzte. Asun Gonzalezek jakitera eman duenez, “epaileak ez ditu onartu kaltetuen kredituak pribilegiatu bezala, baizik eta subordinatu bezala”.
Epaileak ekainean ebatzi zuen Fagor Etxetresnetako lehiaketa konkurtsala “ezustekoa eta saihestezina” izan zela. Hau da, “era erraz batean ulertzeko: epaileak erabaki zuen enpresako arduradunek gauzak ondo egin zituztela”.
Estatu espainiarreko Ministerio Fiskalak gauza bera erabaki zuen, baina Estatuko abokatuak bere ezadostasuna agertu zuen.
Ordainduko abokatuek epaia inpugnatu zuten, “orain inpugnazioaren erantzunari zain gaudelarik. Ea epaileak bista batera dei egiten gaituen”.
Jone Beldarrain abokatuak adierazi du “kaleko jendeak inpresioa izan dezake enpresako arduradunek gauzak txarto egin zituztela, baina gero hori behar bezala demostratu beharra dago”.
Abokatu nagusiak aipatu du ordainketak zein ordenuan egingo diren: “Lehenengo masak kobratuko du (horien artean konkurtsoko administradoreak eurak), ondoren kreditu pribilegiatuak, gero kreditu ordinarioak eta azkenik (dirua geratuko balitz) kreditu subordinatuei, hau da, zuei”.
Hala ere, abokatuek ez dute bide judiziala itxitzat ematen: “Abokatu ezberdinak bide judizial gehiago aztertzen ari dira”. Batzar Orokorrak iragarri duenez, komunikazio-lanak handituko ditu:
Batzar Orokorrean Basauriko Eskuratu elkarteak, Jose Luis Hermosilla ordezkariaren bitartez, Ordaindurekin bat egin du eta bere babesa agertu dio.
Lan-arrazoiengatik gaurko batzarrean ezin izan dutenek parte hartu, bihar (osteguna) Batzar Informatibo bat egingo du Ordainduk, Kulturaten, arratsaldeko 18:00etan.
Gaurko egunari dagokionez, Batzar Orokorra amaitzerakoan, bazkide ugari kalera atera dira eta manifestazioa egin dute herriko kaleetan zehar.
Sigue leyendo

- Kiko Martinez
- Jose Mari Bellido
- Klara Elkorobarrutia
- Asun Gonzalez Catarain
- Mikel Olabe
- Nahiara Herrero

- Lehendakariarekin bilera egin nahi du, bitartekaritza-lana egin dezanIñigo Urkullurekin bilera lortzeko, dei egin die “hurbiltasun politikoa dutenei, kontaktuak egin ditzatela, bilera hori posible egiteko”.
- Arantza Tapia eta Juan Maria Aburtorekin bilera egingo du
- Kontsumobiderekin bilera egingo du
- Alderdi politikoekin bilera-sorta egin asmo du
- Arrasateko Udalean mozio bat aurkeztu gura du, baita Basaurikoan ere
Kontuan hartu behar da Ordainduk 700 bazkide inguru dituela, eta Basauriko Eskuratuk 300 bat.
Gai legalei buruz Asun Gonzalez eta Jone Beldarrain abokatuak azalpenak eman dituzte. Asun Gonzalezek jakitera eman duenez, “epaileak ez ditu onartu kaltetuen kredituak pribilegiatu bezala, baizik eta subordinatu bezala”.
Epaileak ekainean ebatzi zuen Fagor Etxetresnetako lehiaketa konkurtsala “ezustekoa eta saihestezina” izan zela. Hau da, “era erraz batean ulertzeko: epaileak erabaki zuen enpresako arduradunek gauzak ondo egin zituztela”.
Estatu espainiarreko Ministerio Fiskalak gauza bera erabaki zuen, baina Estatuko abokatuak bere ezadostasuna agertu zuen.
Ordainduko abokatuek epaia inpugnatu zuten, “orain inpugnazioaren erantzunari zain gaudelarik. Ea epaileak bista batera dei egiten gaituen”.
Jone Beldarrain abokatuak adierazi du “kaleko jendeak inpresioa izan dezake enpresako arduradunek gauzak txarto egin zituztela, baina gero hori behar bezala demostratu beharra dago”.
Abokatu nagusiak aipatu du ordainketak zein ordenuan egingo diren: “Lehenengo masak kobratuko du (horien artean konkurtsoko administradoreak eurak), ondoren kreditu pribilegiatuak, gero kreditu ordinarioak eta azkenik (dirua geratuko balitz) kreditu subordinatuei, hau da, zuei”.
Hala ere, abokatuek ez dute bide judiziala itxitzat ematen: “Abokatu ezberdinak bide judizial gehiago aztertzen ari dira”. Batzar Orokorrak iragarri duenez, komunikazio-lanak handituko ditu:
- La Sexta, Tele5,… estatu mailako komunikabideetara joko duteBide honetan, “Kongresu Kooperatiboan parte hartu nahi dugu, indartsu, bide demokratiko guztiak erabiliz eta era jendetsuan. Urriaren 23an, konkurtsoa sartu zenaren urteurrenean, manifestazio handiago bat egin nahi dugu”. Gehitu dutenez, “lotsa alde batera utz dezagun eta mobiliza gaitezen!”.
- Ordainduk bere mobilizazio guztiak grabatuko ditu, eta Youtuben publikatuko ditu
- Arazoa jende gehiagori azaltzeko, bideo bat grabatuko du, eta Whatsapp, Facebook eta Youtube bidez zabalduko du
- Interneteko Change.org webgunearen bidez, jendearen sinadurak bilduko dituzte