Biteri Plaza eta Mondragon taldearen egoitza nagusia lotu dituen manifestazioa egin dute gaur goizez Ordaindu plataformako kideek. Gaurkoan Edesako itxieragatik kaltetutakoen Eskuratu elkarteko lagunak ere manifestazioan izan dira, MCCko zuzendaritzari "elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa" eskatzen.Manifestazioan "Así, así, ni un paso atrás es nuestro direno lo tienen que pagar", "Queremos que nos paguen, lo que nos han robado" edo "Mientras no haya negociación, movilización" moduko leloak entzun ahal izan dira. Mondragon taldeko arduradunen kontrako ohiu eta lelo ugari ere bota dituzte.
Hau gutxi balitz korporazioa "obskunrantismoaren eta barruko demokraziarik ezaren" erantzule dela uste dute Ordaindu eta Eskuratukoek. Beraiek diotenez "bazkideei egoeraren larritasuna ezkutatu zaie, enpresaren azken urteotako kudeaketan inbertsio abenturazale eta suizidak" egin eta gero. Erantzule hauek "izen eta abizenak dituztela" gogoratu, eta egin dutena "zigorrik gabe geldituko ez dela" ohartarazi dute. Ordaindu eta Eskuratu plataformetako kideek gainera "aurrezkiak lortu arte" borrokan jarraituko dutela esan dute.
Behin Olandixoko egoitzan egin duten kontzentrazioa amaituta, Biteri plazara itzuli dira manifestazioan bi plataformetako kideak.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.