Goizeko 7:30ak aldera Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako kide ugari kateatu egin dira Olandixora igotzeko sarreran.
Ordainduko ordezkari batek, Mikel Olabek, adierazi digu ekintza baketsua egin dutela “Sotilek negozia dezan, pixka bat hausnar dezan eta demokratikoki negozia dezan”.
Ildo horretan, Ordaindu eta Eskuratu Sotilekin zuzenean negoziatzeko eskaera bat aurkeztekoak dira.
Ekintza baketsuak ordu erdi batez galarazi du kotxeak pasatzea Mondragon Korporaziora, Laboral Kutxara,…
Ondorioz, kotxe-ilarak izan dira inguru horretan, eta adibidez Alfonso VIII.a etorbidean ilara luzea eragin du.
Ertzaintzaren hiru patruila bertaratu dira, eta agenteek
kateatutakoei galdetu diete ea “nor den honen erantzulea”, eta
kaltetuetako batek erantzun die “hor goiko horietako batzuk”, Mondragon
Korporazioko goi kargudunei erreferentzia eginez.Polizia autonomikoak bi lagun identifikatu ditu, eta 400 euroko isuna ordaindu beharko dutela gaineratu. Kateatutako lagunek 8:00ak aldera protesta amaitutzat eman dute, baina berretsi dute mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dutela.






0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.