Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Ordainduk hitzaldi informatiboak egin ditu Kulturaten

Ordainduk hitzaldi informatiboak egin ditu Kulturaten

MONDRABERRI  2015eko martxoaren 3a, martizena
Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkiak: Gontzal Landa / 2015eko martxoaren 3a, martizena

Fagor Etxetresnen itxierak kaltetutako bazkideak, Ordainduk datozen aste eta hilabeteetan jarraitu beharreko bideari buruz eztabaidatu gaur Kulturaten. Goizean lehen saioa egin dute, eta arratsaldean jende ugari batu ostean biharko aurreikusitako bilera bertan behera uztea erabaki dute.

Gaur egun guztian zehar bilera informatiboak egin ditu Ordaindu elkarteak Kulturaten. Bazkideen partehartzea sustatu, eta beraien iritzia jasotzeko asmoz egiten ari diren biltzarrak dira hauek. Ordaindutik esan digutenez, asko izan dira gaur goizean egin den lehenengo bilerara azaldu diren bazkideak. Beraien artean, Basauriko Edesako itxierak kaltetutako kooperatibista ohiak batzen dituen Eskuratu plataformako zenbait kide zeuden gainera.

Eztabaidatutako gaien artean, hartzekodunen lehiaketa bukatu ostean Ordainduk jokatu beharko luken rola izan da. Elkartetik Fagor Etxetresnak CATA-ri saltzea “aurrez erabakita zegoen zerbait” izan zela diote, eta orain enpresa berriak lortutako emaitza “urriak” direla uste dute. Honez gain, egoera berri honen aurrean Mondragon taldeko Kongresu Iraunkorrak Ordainduko kideei dirua ez itzultzeko erabakiaren aurrean nola erantzun ere eztabaidatu dute.

Hau bakarrik ez, eta Kulturateko areto nagusian elkartu diren elkarkideek Mondragon taldearen kontra abian jarritako estrategia berriaren inguruan ere hitz egin dute. Plan honetan, Ordainduk Mondragon taldeari egotzi nahi dio Fagor Etxetresnen kiebra; eta horretarako, lan eta administrazio zuzenbideetatik aparte, zuzenbide penaletik ere joko du aurrerantzean. Bukatzeko, datozen astetan egin beharreko mobilizazio eta erakundeetako kontaktuez ere hitz egin dute Ordainduko kideek.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.