MONDRABERRI Testua: Gontzal Landa Herbias / 2016ko otsailak 12, ostirala
Elkartearen pankartak leku publikoan zeuden
Ordainduko bi lagunek ikusi zuten Ausolaguneko langile batek pankartak
kentzen ziharduela, Aretxabaletako saihesbideko zubian. Elkarteak
iragarri du adierazpen askatasunaren alde "zorrotzak izango garela".
Hala, manifestazioa antolatu du Mondragon Korporazioaren egoitzaren
aurrean ostegunean protestatzeko.
Ordainduk atzo arratsaldean ohiko manifestazioa egin zuen, eta bertan salaketa publiko bat egin zuen Biteri plazan:
Atzo
goizeko "10:15ak aldera Ausolaguneko langile batek kentzen ziharduen
Ordainduk Aretxabaletako saihesbideko zubian jarritako bi pankarta. Ez
da ahaztu behar leku hori publikoa dela".
Ordainduko bi
lagunek eskatu zioten pankartak eurei itzultzea, "baina berak ezetz
erantzun zuen. Langileak Ausolagunera deitu zuen, eta enpresako
arduradunetako batek agindu zion pankartak berarekin eramatea".
Ondoren,
"Ordainduko ordezkaritza bat saiatu zen Ausolaguneko arduradunetako
batekin harremanetan jartzen, azalpen eske, baina ez zuen erantzunik
jaso".
Ordainduk adierazitakoaren arabera, "argi dago pankartak kentzeko agindua MCCk eman zuela".
"Gure
ustez, gertaera honek kooperatiben arteko gatazkara darama. Guk
jarraituko dugu pankartak jartzen, eta Ausolagunen eta MCCren jarrera
bada adierazpen askatasuna ez errespetatzea, euren aurrean
manifestatzera ere joango gara".
Ordainduren hitzetan,
"ideia ezberdinen zirkulazioa beharrezkoa da komunikabideetan ere, eta
MCCk Euskadiko hainbat hedabide ezberdin entxufatuta dauzka".
Iragarri duenez, "gu zorrotzak izango gara, kooperatibismo demokratikoak adierazpen askatasuna errespetatu beharra dauka".
Zentzu horretan, datorren ostegunean, otsailaren 18an, Mondragon Korporazioaren egoitza aurrean protesta egingo du.
Mobilizazioa goizeko 11:00etan abiatuko da Txitxinpe ingurutik, eta Mondragon Korporazioaren egoitzaraino igoko da.
Pankarten
gaira itzulita, Mondraberri.eus egunkaria harremanetan jarri da
Ausolagun eta Mondragon Korporazioarekin, beraien ikuspuntua jakin
guran. Ausolagunek erantzun du nahiago duela erantzunik ez ematea.
Estas aqui:Inicio
» ORDAINDU EN LA PRENSA
» Mondragon Korporazioak bi pankarta kendu arazi dituela salatu du Ordainduk
ORDAINDU ELKARTEA
14.2.16
0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.