Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Ordainduk manifestazioa egingo du gaur, osteguna

Ordainduk manifestazioa egingo du gaur, osteguna

Mondraberri 2019ko urtarrilak 31


Mobilizazioa Biteritik abiatuko da 18:30ean

Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: Ordaindu / 2019ko urtarrilak 31

Ordaindu elkarteak berretsi du "MCCk nahita gezurra esan esan zigula". Era berean, "MCCk baloredun kooperatibismo bat argitzeko aukera aspaldi desagertu zen".

1.000 pertsona inguruk justiziara jo izanak "zer pentsatua eman beharko lieke euren burua demokratatzat dutenei, eta batez ere ekonomia sozialaren ordezkaritzat dutenei".

Bergarako epaiketari dagokionez, epaileak sententzian ez zuen argitu Mondragon Korporazioak FEDeko bazkideei iruzur egin zien edo ez.

"Hala ere, Ucín jaunak elkarrizketa batean esan zuen (Noticias de Gipuzkoa eta Deia 19-1-13) sententziak iruzurra ez zela izan ebatzi zuen . Zer sentsibilitate sozial dute Ucin eta enparauek? Mespretxua eta harrokeria erakusten dituzte 40 urte ingurutan bazkide izan direnei".

Era berean, Ordainduk kritikatu du Mondragon Korporazioak "Probintzia-Entzutegiaren sententziari aurreratzea. Hori justiziarekiko eta demokraziarekiko errespetu falta da".


Argudio horiekin elkarte arrasatearrak dei egiten du gaurko, osteguneko, manifestazioan parte hartzera. 18:30ean Biteri plazatik abiatuta.


0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.