Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » 200 bazkidek Ordaindu batzordea sortu dute

200 bazkidek Ordaindu batzordea sortu dute

Mondraberri, 2013ko urriak 23, asteazkena

Fagor Electrodomesticosek 44 milioi € zor dizkie. Plataforma honen helburuetako bat da Zuzendaritzarekin negoziatzea, kapital soziala eta borondatezko ekarpenak buelta ditzan.
Fagor Electrodomesticoseko bazkideen artean, badira kooperatibari borondatezko ekarpenak egindakoak.
Krisien ondorioz, Fagor Electrodomesticosek ez die kapital hori bueltatzen, ezta kapital soziala ere, horiekin duen zorra 44 milioi eurokoa delarik.
Horregatik, Ordaindu izeneko batzordea sortu dute 200 bazkide inguruk. Garak informatu duenez, orain dela urtebete arte bazkideek ez zuten arazorik izan interesak jasotzeko, ezta kapitala jasotzeko ere.
Dena den, kapitala jasotzeko, eskaera egin behar zen hilabete bat lehenago.
Ordainduk azaldu du urtarrilean hasi zirela interesen ordainketetan atzerapenak.
Gainera, blokeatu ziren 2012ko azken hilabeteetan euren kapitala jaso nahi zutenen kapital-itzulpena.
Ordainduk ere salatu du kapitala ordaindu zuten jubilatuei ere ez zaiela ordaintzen ari.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.