Mondraberri, 2013ko azaroak 7, osteguna
Gero eta kinka larriagoan daude Fagor
Electrodomesticoseko kapital sozialaren eta borondatezko ekarpenen gaiko
kaltetuak. “Angustia, bazterketa eta itxaropen falta” jasaten dute.
Gasteizko Parlamentuan ere hitza izango dute.
Ordaindu kolektiboak elkartzen ditu 200 bazkide inguru, kapital sozialaren eta borondatezko ekarpenen gaian kaltetutako 200 lagun.
Euren kinka larritzen ari da, kooperatibaren gainbeherarekin batera. Horregatik, Ordainduk eskatu du bilerak egitea:
- Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuaz (Juan Maria Aburto)
- Jaurlaritzako Ekonomia Garapenen eta Konpetitibitate sailburuaz (Arantza Tapia)
- Gasteizko Parlamentuan
- Mondragon Korporazioaz
Juan Maria Aburtorekin astelehen honetan bilduko dira, eta Gasteizko Parlamentutik ere baiezko erantzuna jaso dute.
Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako ordezkaritzari transmitituko diote Fagor Electrodomesticoseko ehunka familiek eta langilek jasaten duten angustia, bazterketa eta itxaropen falta.
Era berean, salatuko dute "enpresak eta MCCk berak egoera ez gizatiarrean uzten gaituztela".
"Ulertzen dugu soluzioa, neurri batean behintzat, Fagor Electrodomesticos bizirik irautetik etor daiteke. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak asko egin dezake".
Nola? "Kooperatibaren biziraupenerako baliabideak jarriz, eta soluziorako jokabide bat izanik, balizko desagerpenaren aurrean".
Arazoa ez da atzo goizekoa: "Orain dela urtebetetik aldarrikatzen gabiltza Kapital Sozialari egindako Maileguak eta Borondatezko Ekarpenak bueltatzea". Ekarpen hauek dira diru gehien suposatzen dutenak, eta "ilegalki erretenituta" dago.
Enpresak kaltetuei erantzuten zien "kapitalik ez zuela, nahiz eta denok jakin kapitala bai sartu zela enpresan, MCCren aldetik eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik".
Ordainduk planteatu dituenean "demanda judizialak, ia mehatxu egin dute, erantzuten insolbentzia egoeran deklaratu dezaketela euren burua".
Langileei, alargunei, seme-alabei,… bueltatzen ez zaien "kopurua 100.000€, 200.000€, 300.000€… dira. Belaunaldi ezberdinen aurrezkiak, bizitza oso baten aurrezkiak".
Ondorioz, "egoera pertsonal jasanezinak daude, kooperatibari frogatu zaizkionak eta frogatu ahal zaizkionak ikusi nahi duen guztiari". Pertsona hauek "osasun arazoak eta desgaste morala" sufritzen ari dira.
Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzari larrialdiko laguntza deia egiten diete. "Arazo hau MCCk nahi du desagerraraztea hartzekodunen lehiaketa batekin".
Kontuan hartu behar da Jaurlaritza, instituzioa izateaz gain, Fagor Electrodomesticoseko hartzekodunetako bat dela, eta argi dago presente egongo dela Hartzekodunen Lehiaketan.
"Gu [Ordaindu] indibidualki hartzekodunak gara, baina ez dago argi pastelaren banaketan egongo garenik, nahiz eta globalki 83 m euroko kapitala suposatzen dugun".
Horregatik, Eusko Jaurlaritzari bileran eskatuko diote "gure alde egitea, pertsona indibidualak garenez, [kooperatibaren] likidazioa gertatuko balitz".
Ordainduko kideak prest agertu dira "borrokatzen jarraitzera gure dirua itzultzen diguten arte. Edozertarako prest gaude, gose-grebak barne".
0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.