Ordainduko bazkideek lau saio egingo dituzte, ondoko gaiak aztertzeko: Elkartearen erronkak arlo instituzionalean, juridikoan eta mobilizazioetan; Elkarteko bazkideen parte-hartzea handitzea mobilizazioetan; eta elkarteko bazkideen iniziatibak, proposamenak eta iritziak. Hortaz gain, uztailaren 17an Donostian protesta egingo dute, eta irailaren 24an Batzar Orokorra Amaian.
Ordainduk aurrera jarraituko du kaleko mobilizazioekin: Ostegun honetan (uztailak 10) manifestazio berri bat egingo du.
Ibilbidea ondokoa izango da: Biteri plaza - San Andres auzoa - Iturriotz kaleko Euskadiko Kutxaren sukurtsala - Biteri plaza.
Kurtso honetako Arrasateko azken mobilizazioa izango da. Izan ere, hurrengo ostegunean (uztailak 17) Donostiako Justizia Auzitegira joko dute, joan-etorria autobusez egingo dutelarik.
Lehenago, uztailaren 14an eta 15ean, Ordainduk saio parte-hartzaileak egingo ditu Kulturaten.
Zuzendaritza Batzordeak saio hauek antolatu ditu “bazkide guztiekin parte-hartzeko bideak zabaltzeko”. Kulturateko areto nagusian izango dira, hau da, orain arte egindako toki berean.
Saio parte-hartzaileak uztailaren 14an eta 15ean egingo dituzte. Bi egun horietan ordutegia berdina izango da:
Goizeko 10:00etatik 11:30era eta 11:30etik lokala egurdian itxi arte (14:00ak aldera). Beraz, Antolakuntzak lau saio antolatu behar izan ditu, hain zuzen, “areto nagusiak ez duelako toki nahikorik bazkide parte-hartzaile guztiak aldi berean sartzeko”.
Elkarte honek jakitera eman du areto nagusia erabiltzeagatik ez dutela ezer ordaindu behar. Beste areto batzuetan, ordea, diru jarri behar da. “Gure ekonomia zaindu behar dugu, gastu ugari ditugulako”. Saio parte-hartzaile hauetan 3 gai nagusi landuko dira:
- Elkartearen erronkak arlo instituzionalean, juridikoan eta mobilizazioetan
- Elkarteko bazkideen parte-hartzea handitzea mobilizazioetan
- Elkarteko bazkideen iniziatibak, proposamenak eta iritziak
Ordaindu elkarteak irailaren 24an Batzar Orokorra egingo du Amaia Udal Antzokian.

0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.