Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » “Amarru juridikoak” salatu ditu Ordainduk, Donostiako Justizia Auzitegi parean

“Amarru juridikoak” salatu ditu Ordainduk, Donostiako Justizia Auzitegi parean

Mondraberri / 2014ko uztailak 17, osteguna

Elkarteko lagunek elkarretaratzea egin dute "Administrazio Konkurtsalak gu entzun eta inork bazterrean ahantzita utz ez gaitzan".

Elkarteko zenbait kidek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Donostiako Justizia Auzitegiaren aurrealdean.

Ordainduko kideek gogora ekarri dute eurak izan zirela "gure lanaren eta aurrezkien bidez, Fagor Electrodomesticos eta beste kooperatiba batzuk garatzen lagundu, lanpostuen sorrera bultzatu eta Mondragon Korporazioaren kooperatiba-proiektua bera ere ahalbidetu genuenok".

Hau kontuan hartuta, "gure ahotsa altxarazi nahi dugu, Administrazio Konkurtsalak entzun eta inork bazterrean ahantzita utz ez gaitzan".

Fagor Electrodomesticoseko eta Mondragon Korporazioko zuzendaritzek kooperatiba Hartzekodunen Konkurtsora aurkeztea "erabaki traumatikoa eta okerra" bezala definitu dute.

Ordainduren hitzetan, "MCCk Fagorrentzako bideragarritasun-plana eta erreskatea bultzatu izan balu, gaur egun Espainiako edo nazioarteko enpresei eskaini nahi zaizkien jarduerari eta lanpostuei eusteko aukera egongo zen".

Alabaina, "nahiago izan zuten jarduera hori alboratu, gaur egun diru gutxiegi irabazten duelako ustean", kontuan hartu gabe "hainbat eta hainbat langile, aurreztaile txiki, bazkide eta erretirodun babesgabe utzi eta porrotera, porrot ekonomikora eramango zituztela".

Gaur egun "oraindik ere, bazkide gehienek eta gizarteak oro har, ez dakizkite zeintzuk izan ziren Konkurtsora jotzeko benetako arrazoiak".

"Ezin da onartu lanean emandako bizitza osoko aurrezkiak desagertzea, kooperatiba egokiaren izenean jarri ez direlako eta tartean amarru juridikoak egon direlako".

Testuinguru honetan, Ordainduko lagunek "Justizia Administrazio konkurtsalari eta Merkataritza Alorreko Epaileari eskatzen dizkiegu". Halaber, erantzukizunak eskatzen dituzte.

Ordaindu elkartea 700 hartzekodun baino gehiagok osatzen dute, eta 40 milioi euro zor zaizkie. "Agerian dagoenez, borrokatzea baino ez dugu".

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.