Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Ordaindu Olandixora igoko da manifestazioan eguenean

Ordaindu Olandixora igoko da manifestazioan eguenean

MONDRABERRI 

Fagor Etxetresnen itxieragatik kaltetuta irten ziren bazkideak batzen dituen plataformak manifestazioa egingo du Foruen plazatik Mondragon Taldearen egoitzara, datorren eguenean goizeko 10.30tan hasita. Fagor Taldeari Mondragoneko sektore “itxienekin” bat egitea leporatzen diote.

Kalera itzuliko dira eguen honetan beste behin Ordaindu plataformako kideak. Oraingo honetan gainera, eta aspaldi horrela egin gabe, Olandixora joango dira Mondragon Taldearen egoitza nagusiaren parean bertan beraien aldarrikapenak zabaltzera. Manifestazioa eguen goizean egingo dute, 10.30tan Foruen plazatik abiatuta. “Badakigu mobilizazioek min egin dezaketela, baina gure aldarrikapenak gauzatzeko dugun bide bakarra dira” diote elkartetik.

Hau horrela, egueneko mobilizazioan beraien “produktuekin” galdutako dirua itzul dezala eskatuko diote beste behin Mondragon Taldeari Ordaindukoek. Aldarrikapenetan baina bada berrikuntzarik, oraingo honetan Fagor Taldeko arduradunei ere leporatzen baitiote etxetresnetako bazkide ohien egoeraren errua. “Fagor Taldea Mondragonen sektore itxienekin lerratu da gure kontra egiteko” esan dute Ordaindukoek. Birkokapenetan “zikoizkeriz” jokatu izana salatzen dute, eta Fagorreko langile ohiek 2016tik aurrera senide bat bazkide sartzeko aukera ez dutela izango ere aipatu dute.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.