Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Ordainduk "indar berrituekin" ekingo dio ikasturteari

Ordainduk "indar berrituekin" ekingo dio ikasturteari

Datozen irailaren 21 eta 28an udaren osteko lehen mobilizazioak burutuko ditu elkarteak. Aldi berean, CNAko langileen mobilizazioetan parte hartuko duela iragarri du Ordainduk. 

Ibai Trebiño / 2017-09-15 (argazkia: naiz.eus)

Zor dizkieten diruak kobratzeko asmoarekin, Ordaindu elkarteak ikasturte berriari ekingo dio datorren astean. Irailaren 21ean, lehen manifestazio bat deitu du elkarteak (Garibai, 18.30etan) eta irailaren 28an kalean izango dira berriz, "dagozkiena erreklamatzen".

Udaren ostean, "indar berrituekin" ekiten dio ikasturteari Ordainduk, elkarte berak adierazi duenez. Euskolegebiltzarrean aukeztuko duten legezkoa ez den proposamena zein epaiketa izango dituzte ardatz aurten, baita CNAko langileek bizi duten egoera.

CNAko langileei babesa

Azken honen inguruan, Ordainduk gogorki kritikatu du egun CNAko langileak bizitzen ari diren egoera eta horren aurrean, babesa helarazi nahi izan die bertako langileei. "MCCren kudeaketa txarraren ondorioz, gure lankide ohiek euren lanpostuak galtzear daude" esan du Ordainduk, eta egoera latzaren aurrean mobilizazioetan parte hartuko dutela iragarri dute.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.