Mondraberri 2014ko martxoak 14, ostirala.
Pedro Malagon epaileak ez du ontzat hartu Cevital enpresak Fagor Etxetresnen markengatik egindako eskaintza. Donostiako Merkataritza Epaitegiko epaileak gehitu du onartuko duela eskaintza “hobetu” bat, 35 milioi eurokoa.
Gaur ezagutzera eman den autoaren arabera, Pedro Malagon epaileak gehitu du, 35 milioi euroko eskaintza ordainduko litzatekeela eskura edo epeka:
17’5 milioi salerosketa egiterakoan eta beste 17’5 milioiak ondorengo fetxatan: 6 milioi 2015eko martxoaren 31n, 6 milioi 2016ko martxoaren 31n eta 5’5 milioi 2017ko martxoaren 31n.
Epeka ordainduko bada, garantiak exijitu beharko dira, bai erosketa egingo duen pertsonaren aukeraketari dagokionez, baita garantia osagarriei dagokienean ere (pertsonalak nahiz errealak izanda).
Administrazio konkurtsala izango da prezioa ordaintzen dela garantizatuko duena.
Jakina denez, Cevital da Fagor Etxetresnen markengatik eskaintza egin duen bakarra. Eskaintzak egiteko epea martxoaren 5ean amaitu zen. Marka horiek dira Brandt, Dietrich, Vedette, Sauter eta Easycook.
ORDAINDU ELKARTEA
14.3.14
0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.