Mondraberri / 2014ko martxoak 20, osteguna
Ordaindu plataformak mobilizazio berri bat egin du gaur, osteguna.
Fagor Taldeko Borondatezko Diru-ekarpenak eta Kapital Sozialerako
Maileguetatik kaltetutako 100 pertsonatik gorako taldea
Biteri plazatik abiatu da goizeko 11:00k aldera, eta Mondragon
Taldearen egoitzaraino joan da protesta egitea. Bidean, “devolvernos nuestro dinero” edota “La MCC, la vergüenza de Euskal Herria” bezalako aldarriak entzun dira, besteak beste. Behin Mondragon Taldeko egoitza parera helduta, Ordainduko kideek “hitz egitera esertzeko” eskaera egin diete Korporazioko agintariei, eta lau goi-karguen aurpegiak zeramatzan kartela ere jarri dute, “MCC erruduna” zioen leloarekin.
Biteri plazatik irten baino lehen, plataformako kide eta bozeramaile Mikel Olabek
auzi honen azken berritasunen berri eman du, baita datozen asteetarako
aurreikusita dauzkaten mobilizazioena ere. Ohikoa den moduan, ostegun arratsaldean elkarretaratzea
egingo dute Biteri plazan arratsaldeko 18:00etan, eta ondoren Iturriotz
kalean Laboral Kutxak duen bulegora joango dira protesta egitera.
Honetaz gain, apirilaren 5ean finantza-entitateak Donostian burutuko duen Ohiko Batzar Orokorrera joateko asmoa ere plazaratu dute.
Erakunde publikoekin batzartzea ere aurreikusita dauka Ordainduk. Datorren astean Eusko Jaurlaritzara joango direla iragarri dute, eta bertan EH Bilduko ordezkari politikoekin batzartuko dira. Gipuzkoako Foru Aldundira
ere joko dutela esan dute eta bertan, konponbide bat bilatze aldera
MCCarekiko bitartekaritza lana egitea proposatzeaz gain, Borondatezko
Diru-ekarpenak eta Kapital Sozialerako Maileguengatik kaltetutakoei
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta –RGI delakoa- kobratzeko aukera ematea
ere eskatuko dute.
Era berean, patrimonioaren
hazkundearen ondorioz Ordainduko kideei Gipuzkoako Ogasunak kendutako
dirua -500 eta 1.000 euro artekoa- itzultzea ere exijituko diote
Diputazioari. Olabek azaldu duenez, “diru hori gure kontu
korronteetan zegoela suposatuz egin behar izan genion ekarpen hori
Ogasunari baina, egungo egoera aintzat hartuta eta kapital hori
Mondragon Taldeak itzultzen ez digula ikusita, behintzat bere garaian
kendutako dirua bueltatzea eskatuko diogu Aldundiari”.
Estas aqui:Inicio
» ORDAINDU EN LA PRENSA
» Ordainduko kideek “hitz egitera esertzeko” eskaera egin diote Mondragon Taldeari
ORDAINDU ELKARTEA
21.3.14





0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.