goiena.eus 2014-09-11
Xabier Bengoetxea Fagor Etxetresnetako Kontseilu Errektoreko presidentea
zenak Catarekin fitxatu du eta enpresa katalanak Fagorreko lantegi
berrietarako osatzen diharduen zuzendaritzako kideetako bat izango da.
Ez da bakarra. Haren bidea jarraitu dute lehengo Fagor Etxetresnetako
beste bi buruk: Alberto Lopez Sayas zuzendari finantzari izan zenak eta
Ekialde Ertaineko eta Afrikako merkatuetako arduradun izan zen Alberto
Ahedok.
Honenbestez, zuzendaritza talde berria Fagorreko bazkide eta langile
ohiekin osatzen ari da Cata, uztailean agindu zuen moduan. "Euskal
taldea izango da, Euskal Herriarendako lan egingo duena eta Fagorreko
koloreak defendatuko dituena", adierazi zuen orduan Jorge Parladek, CNA
Corporation-eko administratzaileak.
Bestetik, Goienak jakin duenez, Francisco Martin Catako zuzendari orokorra izango da hemengo zuzendaritzako burua ere.
Bien
bitartean, Fagor Etxetresnetako lantegiak eta produkzio industriala
martxan jartzeko lanean dihardu Catak. Asmoa da lehenengo
Garagartzakoarekin eta Eskoriatzakoarekin hastea. Urrirako produkzioa
abiatu nahi luke. Horretarako lan taldea osatzen dihardute.
Bestetik,
hil honen amaieran gauzatuko da Fagor Etxetresnen erosketa CNAren
aldetik. 42,5 milioi euroko eskaintza egin zuen CNAk Fagor Etxetresna
elektrikoen marka eta ondasunengatik. Eta prezio horren truke hari
saltzea erabaki zuen uztailean Pedro Malagon epaileak.
Lanpostuetarako lehentasuna
Lanpostuei dagokienez, lehen urtean 500-705 lanpostu artean sortuko
ditu Catak. Eta planta berriak eta negozio unitate berriak martxan jarri
ahala, langile gehiago kontratatuko dituzte.
Horien artean,
lehentasuna izango dute kooperatibistek, Fagor Taldearendako lanean
ibili diren kanpoko langileek, Edesakoek eta baita Grumalekoek ere.
Lau urteren ostean 840 zuzeneko lanpostu sortuta izango dituztela iragarri dute CNAko ordezkariek.
Soldata maila eta Lagun Aro
Soldata mailari dagokionez, berriz, Fagorren zeudenen mailakoak edo
handiagoak izango dira; hori bai antzinatasuna ez dute kontuan hartuko.
Bestalde, CNArendako lanean hasiko diren kooperatibistek aukera
izango dute 36 hilabetez lanean jardun ostean, eta hala nahiago badute,
Lagun Arora bueltatzeko. Adibidez, 45-50 urte bitarteko langileendako
komenigarria izango da Lagun Arorekin kotizatzen segitzea erretiroa
hartu arte; ez horrela, berriz, langile gazteendako. Haiendako
onuragarriagoa izango da seguritate sozialean kotizatzea
ORDAINDU ELKARTEA
12.9.14
0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.