Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Cayo Larak (Izquierda Unida) bilera egin du Fagor Etxetresnen itxierak kaltetutako kolektiboekin

Cayo Larak (Izquierda Unida) bilera egin du Fagor Etxetresnen itxierak kaltetutako kolektiboekin

MONDRABERRI / 2014ko abenduak 4, osteguna /

IU-ko koordinatzaile federalak bisitan dabil Euskal Herrian, hauteskunde aurre-kanpainan. Kulturaten prentsaurrekoa egin du, PPren politika salatuz eta alternatibak proposatuz. Ondoren, kooperatibako itxieraren kaltetutako kolektiboen hitzak entzun ditu bilera batean. 


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2014ko abenduak 4, osteguna

Izquierda Unidako koordinatzaile federala Arrasaten izan da, hauteskundeetako aurre-kanpainan elektoralean estatuko IUko federazio bakoitzari bisita egiten baitio.

Arrasaten izan da Fagor Etxetresnen porrotak eta itxierak kaltetutako kolektiboekin bilera egitera.

Bilera hau Kulturateko areto nagusian egin da, eta bertan aritu dira Bazkideak plataforma, Agiri Medikoen Bazkideen taldea, Ordaindu eta Eskuratu.
Kolektibo hauek azaldu diote zer-nolako kinkan dauden bazkideak oro har: Kooperatibak zituen 2.000 langileetatik soilik 200 aurre-erretiroa lortu dute edo behin betiko birkokatuak izan dira.

“Beste 1.500 bazkidek ez dute behin betiko soluzio laboralik, eta horietako 411 bazkideri ez zaie inoiz deitu, ezta lan-elkarrizketa bat egiteko ere”.

400 pertsona horiek dira kalifikazio altuko bazkideak, Edesako langileak eta Paper Medikuak dituzten bazkideak.

Hain justu, osasun arazoak dituzten bazkideen ordezkaritzak gaur salatu du “sistema kooperatibotik kanporatu nahi gaituztela”.
Catak abiarazitako enpresari dagokionez, kolektibo hauek baieztatu dute Galagarza Electrodomesticos ez dela kapaz izango enplegu guzti hori bere gain hartzeko:

“Kasurik onenean Catak 600 edo 700 lanpostu sortuko ditu, ametsik onenean, baina Cata 800 pertsona kalean geratuko litzateke”.

Kontuan hartu behar da urte bat barru bazkideei agortuko zaiela Lagun Aroko prestazioa. Beraz, “birkokatuak ez direnak kalean geratuko dira, babesik gabe”.

Bileran ere Cayo Larak azaldu die berak nola ikusten duen orokorrean kooperatibismoa.
Bilera hasi aurretik, prentsaurrekoa egin dute Izquierda Unidako koordinatzaile federalak eta Isabel Salud-ek (Ezker Anitza-IUko koordinatzaile orokorrak) Kulturaten ere.

Salatu du Jaurlaritzaren aurrekontuak 2015erako “kontinuistak” direla, eta aurreko presupuestoek “krisitik atera ez gaituztela”. Are gehiago, “pobrezia handitu dute”.

250.000 pertsona inguruk pobrezian bizirauten dute egun Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, Caritasek ohartarazi duenez, herritarren ia erdia pobrezian erortzeko arriskuan dago.
Jaurlaritzak handitu ditu Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, baina “agortu egiten dira urte erdia igarotzean. Beraz, ez dira nahikoak”.

Horren aurrean, Ezker Anitza – IUk planteatzen du bankari, tamaina handiko enpresei,… zergak igotzea, baita iruzur fiskala galarazteko neurriak jartzea ere.

Ondoren, koordinatzaile federalak hitza hartu du, eta Cayo Larak salatu du Gobernu espainiarraren plan berria:

“Suposatzen da plan horrek 740 milioi € bideratuko dituela denbora luzean langabezian daudenentzat, baina aldi berean, estatuko herritarrok egunero 100 milioi € ordaintzen gabiltza zor publikoari dagokionez”.

Gainera, “740 milioi euro horiek dira lehenago Gobernuak langabetuei kendu dizkien kopurua”.

Horren aurrean, Izquierda Unidak bi planteamendu nagusi ditu estatu mailan:
- Enplegurako formazio planak: “Langileek 5 ordu lanean egingo dituzte, eta beste 2 orduak langabezian dagoen pertsonari formazioa emango lioke”. IUren kalkuluen arabera, planak 8 milioi euroko inbertsioa suposatuko luke, eta zenbateko horren %58 berreskuratuko luke. “Duintasun arazoak, enplegu arazoak, kontsumo arazoak,… soluziobidean jarriko lituzke”. Plan hauek aplikatzea “batez ere Udalen zeregina izan beharko litzateke”.

- Laguntza ekonomikoak enpresa txikiei, kooperatibei,…: “Komertzio askok abenduaren 31n pertsiana betiko jaitsi beharko dute, alokairuaren epea amaituko baita. Guk epe hori luzatzea planteatzen dugu”.
Cayo Larak ere prentsaren galderei erantzun die, gai ezberdinen inguruan: Tania Sanchezen (IU) ustezko iruzurra, PSOEren planteamendu federalista, estatu mailako sindikatuen jokabidea,…

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.