MONDRABERRI Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkia: MAA / 2015eko urtarrilaren 8a, eguena.
Atzo Arrasateko Bildu eta PNV-rekin egon ziren, eta gaur aldiz PSE-EE-rekin. Alderdiekin adostasuna bilatu nahi dute udalbatzan aurkeztu behar duten mozioaren inguruan. Ordaindukoek bestalde, 2015eko lehenengo manifestazioa egin dute gaur.
2015eko lehenengo manifestazioa egin duen egunean eman du jakitera Ordainduk, herriko alderdi politikoekin azkeneko egunetan izan dituen bileren berri. Mikel Olabe plataformako eledunak esan duenez, Ordainduk Arrasateko udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztiekin hitz egin nahi du bertan aurkeztu nahi duen mozioa adoste aldera. Duela hilabete batzuk, Ordainduk Fagor Etxetresnen itxierak kaltetutakoen aldeko mozioak aurkeztuko zituela iragarri zuen. Arrasaten, Udalak mozio alternatiboa aurkeztea proposatu zion orduan Ordainduri, eta orain honen inguruko negoziaketak hasi dira.
Atzo Bildurekin egin zuen bilera Ordainduk, eta bertan PNV-ko kideak ere egon ziren. Ordaindukoek beraien mozioan agertzen den lehenengo puntua babesteko eskatu zieten
alderdiei, eta hauek aukera hau aztertzeko konpromisoa hartu zuten.
Puntu honetan, Ordainduk, kanporatutako langile guztien birkokapena,
bazkide txikien zorren itzulera eta jubilazio duinak eskatzen ditu beste
eskakizun batzuen artean. Atzo Bildu eta PNV-ek erantzuna urtarrilaren 16a baino lehen
emango dutela aurreratu zuten bitartean, Arrasateko PSE-EE-koak
Ordainduren eskakizunetatik gertuago azaldu dira gaur egin duten
bileran. Lehenengo puntu hori sartzearen alde azaldu dira, eta hau onartu ezean Ordainduk bere mozio propioa aurkezten badu, horren aldeko botoa emango dutela iragarri dute.Mozioa hilabete honetako edo hurrengoko udaltzabatzan, noiz eztabaidatuko erabakitzen den bitartean; Ordainduk mobilizaziotan jarraituko du. Mondragon Taldeak azkeneko hilabeteotan egin duen komunikazio kanpainaren aurrean, galdera asko erantzuteko geratu direla aldarrikatzen dute. Hari horretatik tiraka, pasa den hilabetean Kursaalean Mondragonek egin zuen kongresura Orona edo Ulma moduko kooperatibak joan ez izanaren arrazoiengatik galdetu dute.
Ordainduk datorren asteko eguenean, hilaren 15ean egingo du hurrengo manifestazioa goizeko 11.00tan Biteritik abiatuta. Urtarrilaren 22an, berriz arratsaldez irtengo dira kalera ohiko ordu eta ibilbidearekin; eta urtarrilaren 29an berriz, Garagartzara joango dira.

0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.