Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Ordainduk mozioa aurkeztuko du urtarrilaren 27ko plenoan

Ordainduk mozioa aurkeztuko du urtarrilaren 27ko plenoan

MONDRABERRI Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkiak: MB Artxiboa
 
Fagor Etxetresnen itxieragatik kaltetutako bazkideak batzen dituen taldeak, mozioa aurkeztuko du datorren urtarrilaren 27an egingo den plenoan. Honen aurretik kalera irtengo dira etzi arratsaldean. Ordainduk bestalde, gogor kritikatu ditu Sotilek aste honetan egin dituen adierazpenak.


Azkeneko astetan Udaleko alderdi politikoekin bilerak egin eta gero, datorren urtarrilaren 27an egin behar den plenoan mozioa aurkeztuko du Ordainduk. Mobilizazio prozesuan murgilduta, beraien aldarrikapenak lau haizetara zabaltzen jarraitzen dute bitartean plataformako lagunak; eta horregatik etzi osteguna, manifestazioa egingo dute 18.00tan Biteri plazatik abiatuta. Bertan, azkeneko egunotan Javier Sotil Mondragon Taldeko presidenteak egin dituen adierazpenei erantzuna emango die Ordainduk.

Izan ere, komunikabideetara bidali duen idatzian Ordainduk gogor kritikatzen du Javier Sotilek platafomaren eskakizunei buruz esan dituenak. Mondragon taldeko presidenteak, Batzorde Iraunkorrak hartutako erabakien ostean egiteko eta esateko gutxi duela esan zuen elkarrizketa baten. Honen ildotik Ordainduk Sotili gogoratu nahi dio “ea berak ez duen kooperatiban jarritako dirua batu behar bizi zikloa amaitzen” duenean. Horregatik eta, MCC eta kooperatiben artean historikoki egon den lotura “begi bistakoa” dela uste du plataformak; eta hori kontuan izanda, Mondragon taldea “negoziaziora bultzatuko” duela iragarri du Ordainduk.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.