Fagor Etxetresnen itxieragatik kaltetutako Ordaindu eta Eskuratu plataformako kideek iragarri dutenez, laster aurkeztuko dute talde salaketa Mondragon Taldearen zuzendaritzaren kontra. Edesako eta Fagorreko 900 kooperatibista ohi baino gehiagok jarriko dute talde salaketa, eta eskatzen dutena da 47 milioi euro gehi interesak.
ERANTZUNAK
2015-09-30 15:37Erantzuna | #1
Nire iritziz kooperatibista eta kooperatibista ohi talde honek daraman bidea oso larria da. Ardura falta latza esango nuke. Urte luzeetan bere aurrezkiak bere kooperatiban nahi izan duten moduan gestionatu ondoren (%10eko interés gozoak kobratuz, besteak beste), inork nahi ez genuen Fagor Etxetresnaren likidazioa iritsi denean kanpoko beste hainbat kooperatibistok ordaindu behar diegu faktura. Eta hori dena kooperatibagintzaren eta elkartasunaren izenean.
Hortarako beste kooperatiben (eta, ondorioz, kooperatibisten) kontra jotzen dute epaitegietan urte luzeetan halako interes mamitsuak sortu dizkiden diruen bila. Ba zer nahi duzue esatea: kriston tripako mina sortzen dit.
Badaezpada ez dute aipatzen zergatik ez dioten lehentasuna ematen Fagor Etxetresnak kooperatibak (Ordainduko kide gehiengo zabal baten kooperatibak) gizartean utzi duen 1.000 miloiko zorra ordaintzeari. Hartzekodunen artean daude Ordaindukoek epaitegietara daramaten kooperatiba (eta kooperatibista) multzo polit bat.
Esandakoa, oso larria eta ardura falta ikaragarria iruditzen zait jokabidea. Ea guzti hontatik ondorioztatu behar den Ordainduko eta Eskuratuko kideek beste kooperatibetako bazkideek baino ardura gutxiago dutela azken urte luzeetako Fagor Etxetresnak-en erabaki eta gestioaren inguruan.
Bitartean urriaren 8an Sotilen etxe aurrera omen doaz, Sotili bere bizilagunen aurrean bereak eta bi esatera. Hau ere kooperatibagintzan izenean.
Espero dut halako larritasuna duen jarrerak eraginik ez izatea datozen hilabete eta urteetan MONDRAGONek eta bere kooperatibek Fagor Etxetresnetako ehundaka bazkideei enpleguaren bitartez irtenbidea emateko egiten ari diren ahaleginean. Gehiengo zabal batek ez dezan ordaindu gutxiengo baten zabarkeria.

2015-10-03 12:22Erantzuna | #2
1.000 pertsona inguru gara, erretiratuak eta jende apala, eta gure bizitzako aurrezki guztiak kendu dizkigute. Kultura kooperatiboarekin hazi ginen. Gutako asko taldeko beste kooperatiba batzuetan hasi ginen lanean, eta FAGORREN “birkokatu” gintuzten jatorrizko gure kooperatibetan lanik gabe geratu ostean, orduan hura baitzen kooperatiba “solidario” nagusia. Dirua Laboral Kutxan gordetzen genuen, aseguruak LAGUN ARON, FAGOR etxetresna elektrikoak erosten genituen eta erosketa guztiak EROSKIN egiten genituen. Diru pixka bat aurreztean, hura gure kooperatiban inbertitzen genuen, erretiroan pentsatuz, biontzat baitzen onuragarria, eta gure herrialdearen garapenean laguntzen ari ginela pentsatzen genuen.
Baina orain difamazio-kanpaina bat abiarazi dute.“Kapitalistatzat” jotzen gaituzte. TU gisako argitalpenek eta beste erakunde batzuek Arizmendiarretaren helburu humanistak sustatzen dituztela diote, baina ez digute gure egoerari buruz eztabaidatzen ere uzten. Nork pentsa dezake FAGORREK bere langileak alperrak eta kapitalistak direlako porrot egin duela? Nork pentsa dezake langile horiek beren kooperatibetan lukuru-interesekin lapurreta egin dutela? Eragindako pertsona gehienak lanesku zuzeneko langileak gara; beraz, gure jarduera “kontrolatuta” dago, ezin dugu gure lanean “alferkerian ibili”.2013an, % 4ko interesak kobratu behar genituen, hau da, Eusko Jaurlaritzak edo Nafarroako Gobernuak data horietan eskaini beharreko bonuen antzekoak edo txikiagoak.
Kooperatibaren balio nagusiak lana, zintzotasuna, zuzentasuna eta agindutakoaren balioa ziren. Kooperatiba teknikari eta ingeniariek zuzentzen zuten, ekoizpenean inplikatzen ziren pertsonek, alegia.Baina oraingo zuzendariak ekonomiaren esparrutik datoz, ingeniaritza finantzarioan eta marketinean (propaganda) adituak dira, gehienak Deustuko unibertsitateko ikasleak.
Zergatik kanpaina hori? Kudeatzaile berriak iritsi zirenean, hazkunde- eta hedapen-kanpainak abiarazi zituzten, eta arazoak zituzten enpresak erosi zituzten, Brandt, esaterako. Baina ez ziren hori guztia gainditzeko gai izan eta, Mondragon Korporazioaren laguntzarekin, gero eta zor gehiago bereganatu zituzten. Balantzea jasanezin bihurtu zenean, ingeniaritza finantzarioko eragiketa bat diseinatu zuten. Konpainia erortzen utzi zuten; gero, hark zuen balioa baino askoz merkeago erosi zuen beste konpainia batek; eta, orain, hura erortzen utzi zuten zuzendaritzako kideak konpainia berriaren kudeatzaileak dira. Gainera, komunikazio-kanpaina bat abiarazi dute eta, hala, kaltetu nagusiak garenak, gure aurrezkiak galdu ditugunak, “gaiztotzat” eta “kapitalistatzat” jotzen gaituzte, beren buruak enpleguaren defendatzaile gisa aurkezten dituzten bitartean.Lotsagarria!

0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.