Mondraberri, 2013ko azaroak 12, asteartea
200 kaltetuen ordezkaritzak bilera egin zuen atzo Jaurlaritzako Arantza Tapia eta Jose Maria Aburto sailburuekin.
Ordaindu
kolektiboak 200 bazkide inguru elkartzen ditu, zehazki, kapital
sozialaren eta borondatezko ekarpenen auzian kaltetutako 200 bazkide. Atzokoan Ordainduko ordezkariek bilera egin zuten Bilbon Eusko Jaurlaritzako Arantza Tapia eta Juan Maria Aburtorekin. Tapia
Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko sailburua da, eta Aburto
Enpleguko sailburua. Bileran euren bi kontseilarik ere parte hartu
zuten. Ordainduk azaldu zien kaltetuen kinka larria, eta
laguntza eskatu zien, Jaurlaritza delako Fagor Electrodomesticoseko
hartzekodunetako bat.
Jaurlaritzak, baina, erantzun zion
berak "ezingo" diela lagundu hartzekodunen lehiaketan, horko erabakiak
administradoreak hartzen baititu.
Ordaindu kolektiboa
eskaera egitekoa da Mondragon Korporazioarekin bilera egiteko. Fagor
Electrodomesticosek interesa agertu du Ordaindurekin biltzeko.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.