Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Ordainduk kalean eta Parlamentuan justizia exijitu du [Bideoa]

Ordainduk kalean eta Parlamentuan justizia exijitu du [Bideoa]

Mondraberri,  2013ko azaroak 27, asteazkena

Ordainduko ordezkaritzak Legebiltzarrari eskatu zizkion erabaki parlamentario bat, laguntza Mondragonek fondo bat sor dezan, baita konkurtso administratiboan “zentzuzko orden” bat jarrai dadila.
595.Fagor.Ordaindu.Parl.Bar (id: 6557720)



Kaltetu ugari abiatu ziren Garibaitik atzo eguerdian Gasteizerantz, bi autobusetan, Parlamentuaren kanpoan eta barruan justizia eskatzeko.

Kanpoaldean kaltetu ugarik kontzentrazioa egin zuten, besteak beste, "¡Devolvednos nuestro dinero!" oihukatuz.

Ordainduko ordezkaritzak (Isidro Sanchez, Mikel Olabe eta Itziar Gabilondo) Parlamentuaren barruan, zehazki, Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako Batzordean.

Plataformak salatu zuen kaltetuek jasaten duten egoera “larria, ilegala eta babesik gabekoa”. Kontuan hartu behar da erretenitutakoa 87 milioi euro direla. Ordainduk Legebiltzarrari 3 eskaera nagusi egin zizkion:
  • Parlamentuak erabaki bat hartzea, kausa honen alde
  • Parlamentuak Mondragoni eska diezaiola fondo bat sortzea
  • Parlamentuak eskatzea konkurtsoko administratzaileei “zentzuko orden” bat jarrai dezan
Era berean, kaltetuen plataformak dei egiten du gizarteak hausnar dezan Fagor Electrodomesticosen itxieraren inguruan.

800 pertsona daude kaltetuta zuzenki kapital sozialaren eta borondatezko ekarpenen arazoan. “Gure lanpostutik kanpo geratzeaz gain, arazo mingarri hau pairatzen” dute.

Kinka honetara heltzeko, Fagor Electrodomesticoseko “Errektore Kontseiluak (MCCren adostasunarekin)” eta “inolako batzarrik egin gabe, erabaki zuen ez itzultzea” bazkide inaktiboen eta laguntzaileen maileguak eta borondatezko ekarpenak.

Gainera, “ez dugu inolako informaziorik jaso” eta “ez digute inolako bermerik eman”. Horregatik ehunka bazkide egoera larrian daude, eta “familia askorentzat hondamendia izango da”.

Hori ebitatzeko, Ordaindu plataforma sortu zuten, Errektore Kontseiluarekin bilera egin zuten, nahiz eta “gauza handirik atera ez genuen”.

595.Fagor.Ordaindu.Parl.Kal (id: 6590620)
Elkarrizketatu dira ere Mondragon Korporazioarekin eta Gasteizko Gobernuarekin. “Gure ustez ez da onargarria, ezta etikoa ere, begirunerik gabeko tratu hau, are gutxiago kooperatiba batetik etorrita”.

Azpimarratu duten bezala, “gure esku dagoen baliabide guztiak erabiliko ditugu justizia lortzeko”.

Ordainduko ordezkaritzak Legebiltzarrean harrera “oso ona” jaso zuen, baina ez zuten konpromiso irmorik jaso talde politikoengandik.

Ordainduk helburu du Mondragon Korporazioak “berak aurre egin diezaiela gure eskaerei eta beraien defendatzailea izan dadila, gure dirua ez itzultzeko erabakiaren erantzulekidea delako”.

Ordainduko ordezkaritza gaur arratsaldean bilera egingo du Mondragon Korporazioarekin.




0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.