Mondraberri 2013/11/21
Martitzenean joango dira Gasteizera eta
kaltetuen egoera azalduko dute bertan. Talde parlamentarioaren babesa
lortzen saiatuko dira. Autobusa Garibaitik irtengo da, eguerdiko
14:30etan, eta joateko interesa daukatenek aurrez izena ematea eskatzen
dute.
Ordaindu komisioak autobusa antolatu du Gasteizera joateko eta kaltetu guztiei dei egiten diete bat egitera. Parlamentura joateko interesa daukatenek 943 03 95 09 telefono zenbakira deitu beharko dute astelehena baino lehenago lekua hartzeko. Autobusa martitzenean irtengo da Garibaiko geltokitik, eguerdiko 14:30etan. Ordaindu komisioko ordezkari batek adierazi digunez, bertan Kapital Sozialerako Maileguengatik eta Borondatezko Diru-ekarpenengatik kaltetuen egoera azalduko dute eta talde parlamentarioaren babesa bilatuko dute.
Honez gain, Ordaindu komisioko kaltetuek kalean jarraituko dute, beren egoera salatzen. Hala, aurreko bilera batean jakinarazi zuten moduan, eguenero Biteri plazan elkarretaratzea egingo dute arratsaldeko 18:00etan. Hala, gaur bertan izango dira Ordaindu komisioko kideak.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.