Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Aurrera egiteko aukera bakarra mobilizazioa da

Aurrera egiteko aukera bakarra mobilizazioa da

Mondraberri 20/02/2014

Asteon, Ordaindu plataformak irmotasun handiagoko mobilizazioak iragarri ostean, elkarretaratzea egin dute ohi moduan Biteri plazan. Fagor Etxetresnetako borondatezko ekarpenak eta kapital sozialerako maileguengatik kaltetu ugari bildu dira beste behin arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta bertan eman diete azken informazioen berri.

Joan den astean MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorrarekin izandako elkarrizketa hutsalaren ostean, irtenbiderik emateko borondate falta leporatu die Ordaindu plataformak eta gaineratu dutenez, “aurrera egiteko aukera bakarra mobilizazioa da”. Bide honetatik, mobilizazio berriak iragarri ditu plataformak eta hala, datorren eguenean, Laboral Kutxaren egoitzara joango dira Biteri plazatik. Bestalde, martxoaren 6an, Eroskik Elorrion duen egoitzara joango dira autobusez. Mobilizazio hauekin batera, ohi moduan, eguenero bilduko dira Biteri plazan beren aldarrikapenak jendarteratzeko.

Ordaindu plataformako ordezkarien arabera, MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorrak dauka orain erantzukizuna eta kaltetuen problematikarekin egiten dabilena ikusita, “eredu kooperatibista albo batera uztea”, leporatzen diote. Honekin batera, elkarrizketarako borondate falta nabarmendu dute Ordaindukoek eta honen aurrean, “mobilizazioaren bitartez presioa egitea”, besterik ez daukatela diote.


0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.