Estas aqui:Inicio » NOTAS DE PRENSA » Prentsa oharra (14-02-2014 )

Prentsa oharra (14-02-2014 )


MCC – FAGOR Kaltetu guztiak mespretxatzen ditu

Joan den Azaroaren 29an Fagor Etxetresnak jakinarazi zigun konkurtsoan sartu zela eta,harekin batera Grumal eta Edesa lantegiak.
Iragarpena egin zutenetik aukera gutxi izan dugu bai Mondragoi Korporazioarekin bai Fagor taldearekin biltzeko. Bi talde hauek ez dira agertu ere egin prozesu honetan,eta hori gutxi balitz , aitzaki bat jarri dute. “ Administrazio Konkurtsalak kudeatu behar du dena”. Administrazio Konkurtsalak gainera hasieratik esan izan digute hiru enpresek kontratuak amaitzeko ERE bat sartuko zutela bazkide ez ziren langile guztientzat. ERE a dagoenez sarturik eta tramitatuta dago.

Ikusten duzuenez bazkide ez garen langileok, fagoreko bazkide batzuk ,lagun aron kotizatzen ez duten bazkideak ,55 urtetik gorakoak , prejubilatu dezaketenak eta kaltetuak ...egoera honen aurrean babesik gabe aurkitzen gara egoera honi irtenbide bat aurkitzeko.

NON DAUDE ARDURA DUTENAK?
GUK ORDAINDU BEHAR DUGU PERTSONA GUTXIREN GESTIO PENAGARRIA ? !!!
EZ DA PENTSATU ERE!!!

Gaur bildutako taldeok zera nahi dugu salatu. Multinazionalik gogorrenak ere ez die tratu hain txarra eman langileei eta ordezkariei. Bilerak egin ezina , erantzunik gabeko galderak, irtenbideak bilatzeko borondaterik eza, bazkide ez garen langilekiko erabateko mespretxua, bazkideen reubikazioak , ordainketak boluntarioak , 55 urtetik gorakoak prestamoak ,etab.

Baita ere benetako reubikazioa eskatzen dugu ,kriterio batzuen ondoren etorkizunean inor ez dadin gelditu bazterturik,eta hau dena kooperatibismoak izan dituen baloreen gain zein gaur egun ikusten dugu interes batengatik egiten direla eta.

Eta Eusko Jaurlaritzari zera adierazi nahi diogu: guk bizi dugun egoera honen aurrean aurpegia eman dezala ,eta edozein diru publiko Mondragoi Korporazioan sartzen bada gu guztion irtenbidea kudeatzeko izan dadila .hau ez bada honela bazkide ez diren langileen kaleratzeetan konplize bilakatuko dira.

Azkenik , azken deialdi bat egin nahi diogu MCCko zuzendaritzari eta erakunde publikoei. Bazkide ez diren langileek bazkide diren langileen tratu berdina eduki dezatela : JUZTIZI KONTU BAT DA.


MCC Ko TSUNAMIAREN KALTETUAK

Gasteizen,2014 ko Otsailaren 14an

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.