Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » 700 kaltetuk Ordaindu elkartea sortu dute

700 kaltetuk Ordaindu elkartea sortu dute

Mondraberri, 2014ko urtarrilak 20, astelehena

>Elkarteko abokatuek erreklamazio kolektiboa aurkeztu zuten ostiralean. >Ordainduk defendatzen du, besteak beste, Mondragon Taldeko lehendakari berria "sufragio unibertsalez aukeratzea". >Batzarrak erabaki du giza kate bat egitea, Ordaindu Mondragonekin batzartuko denean. >Basauriko Eskura elkarteak, eskarmentu handiago duena, aholkatu die "batuta borrokatzera".


595.Ordaindu.Eratze.Batzar.Orok (id: 9023459)

Ordaindu elkartea eratzeko batzarra egin da gaur goizean, Amaia Udal Antzokian, 700 kaltetu inguruk parte hartu dutelarik.

Elkarteko kide bat, Lorea Bolinaga, arduratu da ekitaldiko aurkezpen-lanak egiteaz. Itziar Gabilondok ere ekitaldia aurrera egiten lagundu du.

Aipatzekoa da ostiralera arte 634 kaltetuk eman zutela izena elkarteko bazkide izateko. Gainera gaurko ekitaldian beste 60 apuntatu dira.

Ordainduko ordezkaritzak azaldu du, eurez gain, zenbait pertsona aritu direla praka bete lan azken egunetan, hain zuzen, kaltetuen errekurtsoak Akreedoreen Lehiaketan aurkezteko.

Mikel Olabek salatu du "kooperatibaren jokaera batzuk adulteratu dute kooperatibismoaren funtsa". Testuinguru horretan Ordainduk elkartasuna agertu diete kaltetutako beste kolektiboei ere.

Txema Gisasolaren dimisioa ere hizpide izan du, eta bertsio ofiziliaz gain, beste arrazoi batzuk ere egon daitezkeela gehitu du.

Bide horretan, Mondragon Korporazioak ostiralean iragarri zuen hausnarketa prozesu bat hasiko duela, Mondragon Taldearen norabidea zehazteko.

Zentzu horretan, Ordainduk defendatu du "bazkide eta kooperatibismoarekin zerikusia duten pertsona guztiek parte hartu ahal izatea", eta "sufragio unibertsal bidez aukeratu behar litzatekeela Mondragon Korporazioko lehendakaria".

800 eta 1.000 pertsona gaude kaltetuta (Edesakoak barne), eta horietatik gaur arte 634 pertsona izena eman zuten, baina gaur gehiagok eman dute izena. 634 horiei 32 milioi euro zor zaizkie.

Olabek gaitzetsi du Fagorreko eta Edesako 1.000 lagun ingururi "iruzurra" egin zaiela, eta ez zitzaiela euren kapitala bueltatu "Akreedoreen Lehiaketa hasi baino dezente lehenago".

595.Ordaindu.Eratze.Batzar.Hitz (id: 9081405)

Caja Laboral/Euskadiko Kutxak ere erantzule dela gehitu du Ordainduk: "Ondo baino hobeto dakigu kooperatibentzako banku bezala sortu zela". Baina "90. hamarkadatik bere kaxara doa, bere errentagarritasun ekonomikoaren bila", eta gai honetan "ardurak ditu".

Ordainduko ordezkaritzak gogora ekarri du instituzionalki batzartu egin dela Jaurlaritzarekin, Fagor Electrodomesticosekin, Fagor Taldearekin, Mondragon Korporazioarekin,...

Hartzekodunen Lehiaketan sartuta, Ordainduko kaltetuek abokatuen laguntza behar dute, eta Edesako kaltetuen (Eskuratu elkartearen) abokatu berberekin ari da.

Abokatuen lanak noski kostu bat dauka elkartearentzat. Baita kontzentrazioetako pankartak, elkarteko ordezkarien joan-etorrietako gasolinak,... Horregatik, elkarteko bazkideei hiruhilabetean behin 25 euroko kuota jartzea proposatu die. Elkarteak gehitu du ekonomikoki larri dauden bazkideei kuotarik kobratuko ez diela.

Batzarrak proposatu duen beste gai giza kate bat egitea izan da. Izan ere, elkarteko ordezkaritzak bilera egingo du Mondragon Korporazioarekin, korporazioaren egoitzan. Giza kateak lagunduko dio Ordainduko ordezkaritzari Bolintxoko biribiletik egoitzaraino isiltasunean,.elkartaren ordezkaritzak bilera egitera joaterakoan. Helburu bat da korporaziokoek "ikus dezaten ordezkaritzak gu guztion babesa duela". Proposamena bozkatu eta onartu da ia aho batez batzarrean.

Testuinguru honetan, zenbait bazkidek euren kezka agertu dute protestak gainbeheran doazelako. "Badirudi Arrasaten ez dela ezer gertatzen ari".

Bazkide talde batek, Jose Murgia ordezkari bezala, proposamen sorta bat aurkeztu dute. Besteak beste, adierazi dute "Ordaindu berez ez dela helburua, baizik eta tresna". Ordainduko Zuzendaritzak begi onez ikusi ditu proposamenak eta hitz eman du aztertuko dituela.

Mikel Olabe ados agertu da: "Ordaindu berez ez da helburua, eta seinale positiboa litzateke bertan behera utzi ahal izatea lehenbailehen".

595.Ordaindu.Eratze.Batzar.Boto (id: 9116246)
Asun Gonzalezek, Ordainduko kideak, azaldu ditu elkarteak eman dituen aurrerapausoak Akreedoreen Lehiaketan.

"Lehiaketara erreklamazio kolektiboa aurkeztu dugu, eta horretarako beharrezkoa izan zen elkarteko zuzendaritza lehenbailehen aukeratzea, ezinbesteko baldintza baitzen"

Ostiralean aurkeztu zuten bazkidetutako 634 kaltetuen (ordura arte bazkidetutako guztien) dokumentazioa Hartzekodunen Lehiaketara. Gaur apuntatu direnen dokumentuak ere aurkeztuko dituzte.

Bazkide batzuek hitza hartu dute eta euren kritika agertu dute Gisasola eta ardura duten besteekiko. Ordainduk berretsi du erantzikunak exijitzen jarraituko duela.

Ordainduk eskertu dio Arrasateko Udalari, batzarra egin ahal izateko, Amaia Udal Antzokia uztea. Eskertu dio ere Antxon Zumalderi egindako lana, hori posible izan dadin.

Batzarrean ere parte hartu du Edesako kaltetuen plataformak: Eskuratu. Ordainduk baino bide luzeagoa egin du, eta aholkuak eman dizkio elkarte berriari.

Isidro Miguel, Eskuratuko lehendakaria, ziurtatu du bi elkarteen abokatuen profesionaltasuna. Abokatuen buru Unibertsitateko katedratikoa da.

Eskuratuko ordezkaritzak transmititu du "indarra kolektiboan" dagoela."Lan zaila da eta borroka honek luze joko du, baina batuta borrokatu behar dugu".
 
Eskuratuk dei egin du "ideiak dituzuenok Ordainduko Zuzendaritzarekin bat egitera. Baita kaleko ekitaldietan parte hartzera ere". Kontzentrazioak Biterin ostegunero egingo dira arratsaldeko 6etatik aurrera.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.