Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Astelehenean asanblada egingo du Ordaindu plataformak Amaia Antzokian

Astelehenean asanblada egingo du Ordaindu plataformak Amaia Antzokian

Mondraberri 2014/01/16

“Oso garrantzitsua da ahalik eta kaltetu gehien gerturatzea”, adierazi dute gaur egindako elkarretaratzean Ordaindu plataformako ordezkariek. Asanblada goizeko 10:00etan izango da Amaia Antzokian.
Asanblada honetan, plataformak orain arte egindakoak eta etorkizunean egitekoak, elkartearen legeztatze prozesua eta mahai konkurtsalean errekurtsoak aurkezteko behar diren paperak izango dituzte berbabide.

595 (id: 5251680)

Eguenero moduan, elkarretaratzea egin dute gaur Ordaindu plataformako kaltetuek Biteri plazan. Beste behin, kaltetu ugari bildu da elkarretaratzean eta arduradunek gai ezberdinen gaineko informazio eguneratua eskaini diete. Datorren astelehenean, hilaren 20an,  asanblada garrantzitsua egingo du Ordaindu plataformak Amaia Antzokian, goizeko 10:00etan, eta arduradunek adierazi dutenez “oso garrantzitsua” da ahalik eta kaltetu gehien bertaratzea.