Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » “Ez dugu diru publikorik nahi arazo pribatuak konpontzeko”

“Ez dugu diru publikorik nahi arazo pribatuak konpontzeko”

Mondraberri, 2014ko urtarrilak 30, osteguna

Salatu dutenez, “Caja Laboralek atzera egin zuen Fagor Etxetresnek laguntzak behar zituztenean, Kooperatiba Industriala erortzen utziz”. Kolektibo honek elkartasuna agertu die Fagor Etxetresnen erorketak kaltetutako beste kolektiboei.



Ordainduko kaltetuek azaldu dute Laboral Kutxaren aurrean kontzentrazioa egitearen arrazoia:

“Laboral Kutxak atzera egin zuen Fagor Etxetresnek laguntzak behar zituztenean, Kooperatiba Industriala erortzen utziz”.

595.Ordaindu.Kontzen.Caja.Lab.14.01.30.Orokor (id: 7178744)

Ordainduk salatu du “Kooperatiba finantzieroak 90. hamarkadan erabaki zuen bere kaxara joatea bankua errentagarri eginez. Hala ere, kooperatibista guztiak behartuta gaude Caja Laboraletik kobratzera…”. Ordainduko kaltetuek elkartasuna agertu diete ondoko kolektiboei:
  • Langile ebentualak
  • Langabezian dauden bazkideak
  • Miseria bat jasotzear daude balizko aurrejubilatuak
  • Elbarritasunak dituzten pertsonak
595.Ordaindu.Kontzen.Caja.Lab.14.01.30.Atze (id: 7216944)

Kaltetuek beste behin Mondragon Korporazioa eta Fagor Etxetresnetako Kontseilu Errektorea seinalatu dituzte.

Kontzentrazioaren lehen zatia Biteriko pergolan egin dute, ondoren Laboral Kutxara bertaratu dira eta bertan kontzentrazioaren bigarren zatia egin dute.

595.Ordaindu.Kontzen.Caja.Lab.14.01.30 (id: 7237845)

Ordainduren kontzentrazioak erabat baketsuak dira, baina hala ere Ertzaintzaren bizpahiru patruila etorri dira. Hala ere, ez da inolako istilurik sortu.

“Ez dugu limosnarik nahi - adierazi du Ordainduk - Ez dugu diru publikorik nahi arazo pribatuak konpontzeko. Gure dirua eskatzen dugu”.

595.Ordaindu.Kontzen.Caja.Lab.14.01.30.Pank (id: 7260816)

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.