Mondraberri, 2014ko urtarrilak 8, asteazkena
Ostegunean berriro ere Arrasate pasealekuko
lokalean izango dira, goizeko 9:00etatik eguerdiko 12:00ak arte. Egun
berean, baina arratsaldeko 18:00ak eta 19:00ak bitartean,
elkarretaratzea egingo dute Biteri plazan.
Atzo
bezala, bihar –osteguna- Ordaindu plataformako arduradunek Arrasateko
pasealekuko lokalean berriro ere izango direla iragarri dute, Fagor
Etxetresnetako borondatezko ekarpenak eta kapital sozialerako
maileguengatik kaltetuen datuak batzen jarraitzeko. Oraingo honetan
ordutegia goizeko 9:00etatik eguerdiko 12:00etarakoa izango da.
Gogoratu beharra dago datu bilketa honen helburua Ordaindu plataformari izaera juridikoa ematea dela, hau da, elkarte gisa eratzea. Horretarako hainbat paper sinatu behar direla eman dute aditzera plataformako arduradunek eta, Fagorrek zor dien diru-kantitateaz gain, ondorengo datuak eraman behar direla gogorarazten diete kaltetuei: Nortasun agiriaren fotokopia, telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea. “Esku-orria bete ez dutenak etortzea beharrezkoa da”, diote.

Bestetik, Ordainduren jardunak suposatzen dituen gastuei aurre egiteko, arduradunek 25 euroko kuota ezartzea adostu dute. Diru hau behin elkartea eratuta dagoenean ordaintzen hasi beharko litzateke, hiruhileroko maiztasunarekin. Diotenez, izaera juridikoa lortu eta gero, elkarteko kide ez direnei ez liekete inongo aholkularitza zerbitzurik eskainiko.
Azkenik, ostegun arratsaldean, 18:00etatik 19:00etara, berriro ere Biteri plazan elkarretaratzea egingo dutela gogorarazten dute Ordaindu plataformakoek. Bestetik, urtarrilaren 13an -astelehena- berriro ere Arrasate pasealekuko lokalean izango dira, 9:00ak eta 12:00ak bitartean, eta kasu honetan erreklamazioak betetzen laguntzeko.

0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.