Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Ordainduk kaltetuei dei egiten die astearterako, elkarte gisa eratzeko

Ordainduk kaltetuei dei egiten die astearterako, elkarte gisa eratzeko

Mondraberri, 2014ko urtarrilak 4, zapatua

Ordaindu elkarte bezala eratzeko, eta Mahai Konkurtsalaren aurrean erreklamazioak egin ahal izateko, kaltetuek zenbat zor zaien adierazi beharko diote plataformari astearte honetan, Arrasate pasealekuko 3. portal ondoko lokalean.


Ordaindu elkarte bezala eratzeko, eta Mahai Konkurtsalaren aurrean erreklamazioak egin ahal izateko, Ordainduk kaltetuen datu pertsonalak jasoko dizkie asteartean (urtarrilak 7), Arrasate pasealekuko 3. portalaren ondoan, “Gautena” errotulua daukan lokalean.

Kaltetuek bertan aurkeztuko dituzte zor zaien diru kopurua, borondatezko ekarpen bezala, prestamu bezala,... Ordainduk lokalean ordenagailuak eta talde bat prest izango ditu, dokumentazio guztia garbira pasatzeko.

Ordainduk dei egiten du bertara dadila oraindik orria bete ez duten pertsona guztiak. Era berean, dei egiten du kaltetuek beste kaltetuei deialdi honen berri eman diezaietela.

Ordainduk ezin badu asteartean orri guztiak bete, beste egun batzuetan jarraituko du zeregin horretan. Ordainduko Batzordeak pentsatu du, plataformaren gastuei aurre egin ahal izateko, kuota bat jartzea, hiruhilabeteko kuota bat, 25 eurokoa.

Ordainduk ohartarazten du, behin elkartea eratuta, Ordainduk soilik arreta emango diela elkartekoak diren pertsonei.

Bestalde, ostegunean (urtarrilak 9) kontzentrazio berri bat egingo dute Biteri plazan, arratsaldeko 6etatik 7etara, mobilizazioen planei jarraipena emanez.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.