Estas aqui:Inicio » ORDAINDU EN LA PRENSA » Mikel Olaberen gogoeta Txema Gisasolaren dimisioaren inguruan

Mikel Olaberen gogoeta Txema Gisasolaren dimisioaren inguruan

Mondraberri,  2014ko urtarrilak 17, ostirala

Olabek argi utzi nahi izan du bere hitzak "hipotesiak" direla, baina adierazi du Txema Gisasolaren dimisioa ez dela "soilik Fagor Etxetresenen erorketaren ondorio". Baieztapen hori arrazoitzeko hiru faktore aipatu ditu.

Mikel Olabek, Ahots Kooperatibistako kide bezala, adierazpenak egin ditu, orain arte Mondragon Korporazioko lehendakari izandako Txema Gisasolaren dimisioaren harira.

“Esango ditudanak hipotesiak dira - ohartarazi du - ez baitakit zehazki zeintzuk diren Txema Gisasola dimititzera eraman duten arrazoiak”.

“Guk [Ahots Kooperatibista] Txema Gisasolaren dimisioa eskatu genuen urrian, hau da, Fagor Etxetresnak erori zirenean. Hala ere, inpresioa daukat dimisioa ez dela soilik erorketa horren ondorio”. Susmo hori hiru faktoretan oinarritzen ditu:

Lehenik, “diotenez, Fagor Etxetresnek exijitu zutenean dirua bideragarritasun plana gauzatzeko, Txema Gisasola Fagor Etxetrenen alde posizionatu zen. Ez, ordea, MCCko beste sektore batzuk”.

Bigarrenik, “une honetan argi dago MCC eztabaidatzen ariko dela MCCk zein bide jarraitu beharko duen. Bi aukera ikusten ditut: MCC holding kapitalista neurri handiagoan izatea edo orain arte bezala jarraitzea”.

Hirugarrenik, “Txema Gisasolak kritika pertsonalak jaso ditu, bai inguru kooperatibotik, baita beste esparru batzuetatik, sindikatuetatik adibidez (ELA eta LABek eskratxe bigun bat egin zioten Seguran)”.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.